Apostoluak / mendi-gainean
Jesusek bildu / zituen.
Han azken-hitzak / esan
ondoren,
Aitarengana / igo zen.
Herriz-herri joan:
Denetan zabal /
berri ona.
Orain zeruan
denen Jainko da /
Kristo Jauna.
Edo:
Kristo sortu da /
zeruetan:
Gauden kantuz bat /
poz haunditan,
Kristo-baitan.
Aitarengana / zaigu joan,
dagoen argira /
bildu gaitzan.
Jaunak eskuak / altxatu
eta
benedikatu / zituen;
igo zenean, / Hari begira
zeru aldera / bazeuden.
Galilearrak, / zertan
zaudete
zeru aldera / begira?
Berriz etorri / behar
zaizue,
gaur igoa den / antzera.