lunes, 17 de febrero de 2025

Zazpigarren Barikua

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.

 

Goratzarrea


1 Ant. Garbitu naizu, Jauna, zeharo nire hobenetik, ikuzi naizu nire txarkeriatik, alleluia.

50 Salmoa

Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza ta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
      Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez dozu arbuiatuko, Jainko,
      bihotz damutu eta umildua.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak barritu eizuz.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emari eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Garbitu naizu, Jauna, zeharo nire hobenetik, ikuzi naizu nire txarkeriatik, alleluia.

 

2 Ant. Kristok gure pekatuak bere bizkarrean haga-gainera eroan ebazan, alleluia.

Kantika Jr 14, 17-21

Nire begiak negarrez urtzen dagoz,
    gau ta egun, etengabe;
    jo egin dau-ta nire herriko alaba gaztea
    ezbehar handiak,
    ikaragarrizko zauriak.

Landara urtetzen badot, hara ezpataz sakailduak, (triskatuak)
    urira sartzen banaz, hara goseak makalduak.
    Abadea eta profeta bera ere
    hor dabilz nora-ezean batetik bestera.

Juda erabat itzi dozu, ala?
    Zure gogoak Sion iguindu ete dau?
    Zergaitik jo gaituzu,
    eta sendabiderik itzi ez deuskuzu?
    Bakearen zain gengozan, eta zorionik ez,
    larria ugari osatze-sasoiaren ordez.

Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria,
    eta gure arbasoen errua,
    zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Zure izenaren ederragaitik, ez gaizuz uxatu,
    zure aurkiaren aintza ez dadin kutsatu.
    Oroitu zaitez, Jauna,
    eta ez hausi gugaz dozun ituna.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Kristok gure pekatuak bere bizkarrean haga-gainera eroan ebazan, alleluia.

 

3 Ant.  Jaunaren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze, alleluia.

99 Salmoa

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
      Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
      Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,
      Berak egin gaitu, Bereak gara,
      Bere herri eta larreko artalde.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
      Haren atarietan goratzarreka,
      emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.

«Onbera da-ta Jauna,
      Haren maitasuna betiko,
      Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

 Ant.  Jaunaren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze, alleluia.

Jainkoaren Hitza

Ef 3, 14-19

      Belauniko jartzen naz ni Aitaren aurrean, Harengandik dator-eta aita-izate guztia Zeru-lurretan; eta eskatzen deutsat, bizkortu daiala bere Espirituaz indartsu, zuen barru-gizakia, Haren aintzazko aberastasunaren neurrian; Kristo bizi izan daitela sinistez zuen bihotzetan; maitasuna izan daitela zuen sustrai eta oinarri; horrela gai izan zaitezen, santu guztiekin batera, neurtzeko eta ezagutzeko zenbaterainokoa dan —zabal eta luze, gora eta sakon— jakituria guztien gain dagoan Kristoren maitasuna; horrela, Jaungoiko bete-beteagan beteko zarie.


R/.  Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/.  Gugaitik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
        Aintza Aitari. Biztu da.

 

Bened. ant.  Hil eta biztu zan Jesu Kristo Aitaren eskoi-aldean dago, eta otoitz egiten dau beti gure alde, alleluia.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hil eta biztu zan Jesu Kristo Aitaren eskoi-aldean dago, eta otoitz egiten dau beti gure alde, alleluia.


Eskariak

      Aintza eta ospea beti zor jakozan Jainkoak, emon deigula ugari itxaropena eta Espiritu Santuaren indarra. Eskatu deiogun, beraz, uste osoz:

Jauna, lagundu eta salbau gaizuz.

      —Aita guztiz ahaltsu, badakizu zein makalak garan otoitzerako ere: * emoiguzu, gure alde otoitz egingo dauan Espiritua.

      —Bialdu eizu zure Espiritua, argi guztiz dohatsua, * gure bihotz-barruak bete daizan.

      —Jauna, Zeure eskuak eginak gara: * ez gaizuz itzi, gure bihurrikerien menpean.

      —Iguzu, sinismenean ahul eta makal diranak, begirunez hartu daiguzala, * eta ez gogo txarrez eta errerik, maitekiro baino.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

    Jainko Jauna, Jesu Kristo goretsiz eta Espiritu Santua guri emonez, betirauneko bizitzaren ateak zabaldu deuskuzuz; egizu, dohai handi honeek hartu ditugunok zure zerbitzari zintzoagoak izan gaitezala, eta fedean beti aurrera egin daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...