jueves, 6 de febrero de 2025

Goratzarreak


Biztu da Kristo, aleluia!
Guregan dago, aleluia!

Jainkoak baitu
gaur Kristo biztu, aleluia!
bere indarrez
biztuko gaitu. Aleluia, aleluia!

Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
orain berekin
gaitu bat egin. Aleluia, aleluia!

Gorputza dugu
Kristoren zati, aleluia!
erosi gaitu
zinez galesti. Aleluia, aleluia!

Jaunari kanta:
Goresmen eman, aleluia!
bai bihotz eta
bai gorputzean. Aleluia, aleluia!

 


Zatozte zuriz jantzirik
gure Erregeren mahaira,
Itsas Gorritik irtenik
Kristo Buru gorestera.

Maitasunez eman digu
Beraren Gorputz-Odola,
Bera apaiz, Bera opari,
menderen mende dagola.

Aldendu zen Aingerua
ate odolduetatik,
lekutu zen itsasoa,
etsaiak lurperaturik.

Kristo da gure Pazkoa,
Bera Pazko-oparia,
bihotz-garbi direnentzat
azkarri gabeko ogia.

Jesus opari, or duzu
zure mende infernua;
herio-katea hautsiz,
eman diguzu zerua.

Itxi duzu infernua,
ireki zeru-atea,
lotu duzu, garaiturik,
ilunpeen erregea.

Gure buru-bihotzentzat
izan, Jesus, pazko-poza;
berbiztuok dezagula
Zurekin bat beti goza.

Ospe Aitari ta Seme
hilengandik biztuari,
orobat menderen mende
Espiritu Santuari. Amen.


 

Hau da eguna, / Jaunarena:
Gaur biztu data / Jesus Jauna.
Biztu ta kanta: / Ona Jauna!
Zer zoriona! / Zer eguna!

Oi gau Santua, / pizgarria.
Dohakabeak / pozkaria.
Gaur Pazko dugu: / Aleluia!
Hilarripetik, / zer argia!

Pazko-gauan da / libratua
dena lokarri / zen mundua.
Jesusek, biztuz: / Aleluia!
errautsia du / infernua.

Pazko-gauan da / eskainia
Jaunaren Bildots / hain garbia.
Haren odolak: / Aleluia!
garbitua du / lur guztia.

Oi pazko-argi / gaur biztua,
mundutik haiza / pekatua.
Zeru-lurretan: / Aleluia!
gaur izan zaitez / agurtua.

Oi pazko-argi / distiranta,
Jainkoagana / gu bilduta,
mundu guztian: / Aleluia!
denok dezagun / elkar maita.

Pazko-argia, / denoi eman
gogoan argi, / su animan.
Sartu gaitzazu: / Aleluia!
zeruetako / erreinuan.

Pazko-argia, / ospe zuri:
Jesus erakuts / gizoneri.
Biztu da Kristo: / Aleluia!
biztu-beharren / aurrelari.


 

Argi berriz / dator egunsentia,
esker-kantu / dagi goizik Zeruak;
poz-jauzika / hasia da mundua,
negar-orruka, / berriz, infernua.

Kristo gure / Errege indartsuak
hautsi ditu / herio-aginteak;
zapaldurik / leize-amildegiak,
askatu ditu / lotuen kateak.

Harri haundiz / itxitako hobian,
gudariak / zituela zaintzaile,
gertakizun / harrigarri artean,
lurpetik zaigu / atera garaile.

Ezereztu / ditu herioaren
negar eta / ondorio larriak;
«Berbiztu da / hilen artetik Jauna»,
oihukatzen du / aingeru argiak.

Izan zaitez / gure buru-bihotzen
argi eta / betiko pazko-poza;
graziazko / bizitzara sortuok
Zure zerua / dezagula goza.

Zuri, Jesus, / edertasun guztia,
heriotza / menperatu bait duzu.
Aitarekin, / Espirituarekin
betierean / aintza dagokizu.
Amen.


 

Kristo,
munduaren pozbide,
Aitaren argi eder:
bedeinkatua,
munduari zure distira
zabaltzen dion eguna.

Izadiaren egunsentian,
zure biztuerak pozez bete zuen
Aitaren bihotza.
Izadiaren egunsentian,
ikusi zuen onak zirela gauza guztiak
zure aintza islatzen zutenez.

Zer du egunak festan?
Zure biztueraren berria.
Zer du poz-jariotan?
Pazkotako argia.
Dardaratan da lurra,
zure bila doa ikasle gaztea.
Hutsik gelditu da hilobia.

Goiz-giro garbitan
zure argia da zabaltzen,
albiste berri baten graziaz.
Bizi gaitezela argi-semeen neurrian;
pekatuz lausotu gabe
zure aintzaren distira.


 

Gugatik hil eta
Kristo biztu baita:
Aleluia, aleluia!
Denok alai kanta.
Aleluia!

Gugatik hil eta
Kristo gugan baita:
Aleluia, aleluia!
Denok elkar maita.
Aleluia!

Ilunperik eta
heriorik ez da:
Aleluia, aleluia!
Kristo bizi bait da.
Aleluia!


 

Gogoan har / Jesu Kristo:
hiletatik / biztua,
sekulako / gure indar
eta salbamendua.

Zurekin / bagera gu hiltzen,
Zurekin / gera biziko.
Zurekin / badugu jasaiten,
Zurekin / Jaun eta Jainko.

Zuregan / gaitzak eta minak,
Zuregan / poz-atseginak.
Zuregan / bihotzen geroa,
Zuregan / amodioa.

Zuregan / grazien betea,
Zuregan / gure bakea.
Zuregan / ospea, zerua:
Zuregan / salbamendua.


 

Kristo / bizi da, bizi,
lehen, / orain, beti.

Hilen / artetik zaigu
Kristo / berriz biztu,
lotan / daudenetatik
lehen / bizi-fruitu.
Berak / heriotzea
biztuz / du garaitu.

Hilen / artetik zaigu
Kristo / berriz biztu,
eta / heriotzea
biztuz / desegin du.
Nun duk, / heriotzea,
hire / garaitzea?

Hilen / artetik zaigu
Kristo / berriz biztu.
Beti, / Kristoren bidez,
esker / eta kantu.
Guri / Jainkoak digu
eman / salbamendu.


 

Jauna errege, egin poz-oihu, herriok. Aleluia!
Biziak garaitu du heriotza,
gurutzeak infernua.

R/.     Aleluia, aleluia, aleluia!
           Aintza Zuri, Jauna!

Hau da Jaunak egin-eguna. Aleluia!
Etsaiek baztertu-harria
giltzarri duzu ezarria. R/.

Hau da Jainkoak egin-lana. Aleluia!
Bedeinkatua Haren izena.
Iguzu, Jauna, betiko Pazkoa goza dezagula. R/.

Salbatu gaituzunon ogia zera. Aleluia!
Zure odolaz asetzen duzu
gure egarria. R/.


 

R/.     Zuk duzu, Jauna,
           garaitu heriotza,
           distirarazten duzu
           betiraunez bizitza.

Biztu da Jauna hilen artetik,
herio-loan zeudenetatik lehen-biztua.
Bizitzak garaitu du heriotza! R/.

Biztu da Jauna hilen artetik.
Nun duk, herio, hire garaipena?
Bizitzak garaitu du heriotza! R/.

Biztu da Jauna hilen artetik.
Gores dezagun Jainko salbatzailearen aintza.
Gores dezagun Aita, Kristo Jauna-baitan. R/.

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...