GORESPENAK
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Ez naz hilgo, bizi baino; Jaunaren eginak ditut aldarrikatuko, alleluia.
117 Salmoa
Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.
Israel-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan beie Jaunaren bildur diranek:
«Haren maitasuna betikoa».
Deitu neuntsan larrialdian
Jaunari,
entzun eustan eta onez atara.
Jauna dot neugaz: ez deutsat bildurrik,
gizonak egin leikidanari.
Nigaz Jauna, niri lagun egiteko,
nik etsaiak lotsatuak ikusteko.
Hobe da Jaunagana batzea,
eta ez gizakiengan uste on izatea;
hobe da Jaunagana batzea,
eta ez handikiengan uste on izatea.
Atzerri-jende guztiek
inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Alde guztitik jendeek inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Erleek lez inguratu ninduen,
biztu ziran sua sasian lez:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Gogor bultzatu ninduen
jausteko,
hantxe egoan Jauna niri laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Bera suertatu da nire salbazinoa.
Poz eta garaipen-oihuak
zintzoen txabolan:
«Jaunaren eskoiak bizkor jokatu dau,
Jaunaren eskoiak nau altxatu,
Jaunaren eskoiak bizkor dau jokatu».
Ez naz hilgo, bizi izan
baino,
Jaunaren eginak nik oihukatuko.
Zigortu nau Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.
Edegi niri zintzotasunaren
ateak,
hortik sarturik emon deiodazan Jaunari eskerrak.
Hauxe da Jaunaren atea,
zintzoak sartuko dira aurrera.
Eskerrak Zuri, entzun
nozulako,
salbazino suertatu zaiatazalako.
Etxegileek baztertutako
harria,
berori suertatu da giltz-harria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hauxe da Jaunak egin dauan
eguna,
gu poztutzeko eta alaitzeko eguna.
Emon, Jauna, salbazinoa,
emon, Jauna, zoriona.
Bedeinkatua Jaunaren izenean
datorrena,
bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.
Jainkoa da Jauna,
guri argi egin deuskuna.
Antolatu eizue jente-lerroa
abar-hostoak eskuetan dabezala,
altarearen ertzetaraino doazala.
Zeu zara nire Jainko,
eskerrak emoten deutsudaz;
ene Jainko, goresten zaitut.
Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ez naz hilgo, bizi baino; Jaunaren eginak ditut aldarrikatuko, alleluia.
2 Ant. Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria, alleluia.
Kantika: Dn 3, 52-57
Bedeinkatua Zu, Jauna, gure
arbasoen Jainkoa:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua zure izen santu
eta aintzagarria:
aintza ta gorespen Berari
gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, jauretxe
santu eta aintzagarrian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zure
erreinuko aurkian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu,
kerubin-gainean jesarrita,
lezak ikusten dozuzana:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Jaunak egindako guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria, alleluia.
3 Ant. Emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena: Haren lanak on-biribilak dira, Haren bide guztiak zuzenak dira, alleluia.
150 Salmoa
Goretsi eizue Jauna bere
jauretxean,
Goretsi eizue bere zeru ospetsuan.
Goretsi eizue, Berak egin-lan handiakaitik,
Goretsi eizue bere handiaren handiagaitik.
Goretsi eizue turutaren
hotsez,
Goretsi eizue salterioz eta kitar-hotsez.
Goretsi eizue zaldabai eta dantzarekin,
Goretsi eizue zurda-soinu eta txistuarekin.
Goretsi eizue txilin
ozenekin,
Goretsi eizue txilin alaiekin.
Arnasa duen guztik Jauna beza goretsi.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Emoiozue gure Jainkoari aitamenik onena: Haren lanak on-biribilak dira, Haren bide guztiak zuzenak dira, alleluia.
ApEg 10, 40-43
Hirugarren egunean Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, eta agertzea emon eutson; baina ez herri guztiari, Jaunak lehendik aukeratutako testiguei baino: geuri, Ha hilen artetik biztu ondoren, Haregaz jan eta edan genduanoi. Eta agindu euskun, herriari irakatsi gengiola eta autortu, Bera dala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek egiten deutsoe autormen: Harengan sinisten daben guztiek, hartzen dabela, Beraren izenean, pekatuen parkamena.
R/. Kristo,
Jainko biziaren Seme, erruki zakiguz. * Alleluia, alleluia. Kristo.
V/. Hilen artetik biztu zaran Hori.
Alleluia, alleluia.
Aintza Aitari. Kristo.
Bened. ant. Neu naz ardien artzaina; Neu naz bidea. egia eta bizia; Neu naz artzain ona; ezagutzen dodaz nire ardiak, eta nireek ezagutzen nabe Ni, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Neu naz ardien artzaina; Neu naz bidea. egia eta bizia; Neu naz artzain ona; ezagutzen dodaz nire ardiak, eta nireek ezagutzen nabe Ni, alleluia.
Eskariak
Jesu Kristo, gure Errege eta Salbatzailea biztu dauan Jainko guztiz ahaltsuari egin deiogun otoitz, esanez:
Argitu gaizuz, Jauna, Kristoren distiraz.
—Aita guztiz santu, Jesus zure Seme maitea heriotzaren ilunetik zure aintzaren argitara aldatu zenduan Horrek, * iguzu, zure harrigarrizko argitara heldu gaitezala.
—Sinismenaren bitartez salbatu gaituzun Horrek, * egizu Bateoaren sinismenean bizi izan gaitezala gaur.
—Kristo dagoan zeruko gauzak irrikatzeko agintzen deuskuzun Horrek, * gorde gaizuz pekatuaren liluretatik.
—Kristorekin Zugan ezkutaturik dagoan gure biziak distiratu daiala munduan, * zeru-lur barriak iragarri daizan.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, eroan gaizuz zeruko atseginen jabe izatera; fededunen artalde apala heldu daiten, Kristo haren artzaina heldu dan lekuraino. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.