sábado, 15 de febrero de 2025

Ez dut, ez, Nik

Ez dut, ez, Nik lurrik bertan-bera uzten
ez dut Nik gizonik  inolaz ahazten.
Banauzue erebegitatik galtzen,
berriz ikusiko
nauzue etortzen.

Zertan zaudete hor / zerura begira?
Zuen pozaldiak / norat galdu dira?
Aldendua gatik / zuen idurira,
zeuron bizitza nahiz / ta bizitz-pilpira.

Pozkida duzue / nere ezaugarri,
pakea duenak / badu nere berri.
Menperatzailea / menpe dut ezarri,
morrontzan zeudenak / aske ditut jarri.

Asirik duzue / zeruko bizitza,
zuek zaituztet Nik / uzta aberatsa.
Aitak hor zaituzte / onartu bakoitza
zeruan, Nerekin / dezazuen aintza.

Zoazte mendebal / ta eguzki-aldera,
irten sinistedun / oro salbatzera.
Hotsegin: «Kristoren /ordua bete da».
Zuen zereginak / orain du hasera.


Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...