GORESPENAK
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.
1 Ant. Nire bihotzak eta haragiak, Zeugana, Jainko biziagana dihardue poz-jauzika, Alleluia.
83 Salmoa
Zure
egoitza, gudari-taldeen Jauna,
bai maitagarria dala!
Agortzen
daukat nire arimea,
irrikaz daukat Jaunaren atarira.
Nire bihotz eta haragi
Jainko biziagana poz-jauzika dabilz.
Txoriak
ere aurkitzen dau etxea,
baita elaiak ere kumeak ipintzeko
habiea:
zure altarak, gudari-taldeen Jauna,
ene Errege ta ene Jainkoa!
Bai
dohatsu zure etxean bizi diranak;
beti Zu goresten diharduenak!
Bai dohatsu, Zugandik laguntza
dauana,
erromes-txangoak asmatzen dituana!
Ibar
Lehorra igarotzean, iturri dabe bihurtzen,
eta lehenengo euriak onespenez dau
jazten.
Badoaz gero ta kementsuago,
Jainkoa Sionen noiz ikusiko.
Entzun
nire otoitza, Jauna, gudari-taldeen Jainko,
erne belarria, Jakoben Jainko.
Begitu eiozu, Jainko, gure
Babeskiari,
begitu zure Gantzutuaren aurpegiari.
Hobe
da, jakina!, egun bat zure atarietan,
eta ez mila bestelakoetan;
Jainkoaren etxe-atarietan egotea nik
nahiago,
gaiztoen etxean bizi izatea baino.
Eguzki
eta babeski jat Jainko Jauna,
grazia ta ospea emoten ditu Jaunak.
Jaunak on danik ukatzen ez daki,
errugabe dabilanari.
Gudari-taldeen
Jauna, bai dohatsu,
Zugan uste on dauan gizakia.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire bihotzak eta haragiak, Zeugana, Jainko biziagana dihardue poz-jauzika, Alleluia.
2 Ant. Herri asko joango dira Jaunaren mendira, Alleluia.
Kantika: Is 2, 2-5
Azken-egunetan,
Jaunaren etxearen mendia
sendo izango da jarria:
muno guztien ganetik, mendi guztien
buru,
Atzerri-jendeak bertara joko dau.
Herri
asko joango dira esanez:
«Erdu!, igon daigun Jaunaren
mendira,
Jakoben Jainkoaren etxera:
Berak
erakutsiko deuskuz bere bideak,
eta Aren bidezidorretan ibiliko
gara;
Siondik urtengo dau-ta legeak,
eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak».
Berak
epaituko dauz atzerriak,
auzitara ekarriko herriak eta
herriak.
Golde
bihurtuko dabez ezpatak,
eta igitai, lantzak.
Ez dau herrik herriren aurka
ezpatarik jasoko,
ez dira gudurako barriro trebatuko.
Zatoz,
Jakoben etxea,
ibili gaitezan Jaunaren argitan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Herri asko joango dira Jaunaren mendira, Alleluia.
3 Ant. Esan eizue atzerrietan: «Jauna errege da», Alleluia.
95 Salmoa
Kanta
Jaunari kantu barri,
kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren
izena,
iragarri egunez egun, Harengandiko
salbamena.
Zabaldu
Haren ospea atzerrietan,
Haren mirariak herri guztietan.
Handi da-ta Jauna, eta guztiz
goresgarri,
jainko guztien aldean itzalgarri.
Irudi
huts dira atzerriko jainko guztiak,
Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
Distira ta edertasuna dagoz Haren
aurrean,
indarra ta argia Haren jauretxean.
Herrietako
sendiak, emon Jaunari,
emon Jaunari ospe ta goraldi.
Emon ospe Jaunari bere izenaren
ederrez,
sartu zaiteze Haren atarietan
opariak eroanez.
Gurtu
eizue Jauna jantzi gurenean,
ikara egizu, lurbira guztia, Haren
aurrean.
Esan eizue atzerrietan: «Jauna
errege da,
lurbira kolokatu ez dadin sendo
ezarri dau,
herriak zuzenbidez epaitzen dauz».
Poztu
bedi ortzia, alaitu lurra,
orro egin bei itsasoak bertan bizi
diranakaz,
egin beza txalo landeak bertan
dagozan guztiekaz.
Poztu
beitez basoko zugatzak
Jaunaren aurrean, badatorrelako,
lurra epaitzera datorrelako.
Zuzenbidez epaituko dau lurbirea,
eta leialtasunez erriak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Esan eizue atzerrietan: «Jauna errege da», Alleluia.
Eg 11, 2-4. 15-17
Pedrok Jerusalemera igon ebanean,
erdainduak eztabaidan hasi ziran harekin, esanez: Zelan sartu zara erdaindu-bakoen
etxean, hareekaz jatera? Orduan Pedro jazotako guztia agertzen hasi jaken,
esanez: Berbetan hasi nintzan baizen laster, Espiritu Santua jaitsi zan hareengana,
hasierakoan geugana lez. Jaunak esandako hau bururatu jatan orduan niri: Joanek
urez bateatu eban; zuek, ostera, Espiritu Santuaz izango zarie bateatuak. Orduan,
Jesu Kristo Jaunaren sinisteagaitik harei eta guri Jainkoak dohai bera emon baeuskun,
nor nintzan ni Jainkoari eragozpenik jartzeko?
R/. Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, Alleluia. Biztu.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu.
Bened. ant. Izango dozue atsekabe munduan, baina izan bihotz: garaitu dot Nik mundua, Alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Izango dozue atsekabe munduan, baina izan bihotz: garaitu dot Nik mundua, Alleluia.
Eskariak
Bedeinkatu daigun Aitagandik Espiritu Santua bialduko euskula agindu eban Kristo, eta esan deiogun:
Emoiguzu, Jauna, zeure Espiritua.
—Eskerrak Zuri, Kristo, eta zure bitartez, Aitari, Espiritu Santuagan: * egin daiguzala gaurko gauza guztiak zeure izenean, hitzez eta egitez.
—Emoiguzu zure Espiritutik bizi izatea, * zure gorputzaren atal biziak izan gaitezan.
—Egizu, behin be ez daiguzala gure senideak, ez epaitu, ez gatxetsi, * egun batez, zure auzi-mahai aurrera agertu behar izango dogu-ta guztiok.
—Bete gaizuz pozez eta bakez gure sinismenean, * Espiritu Santuaren itxaropenaz eta indarraz aberats izan gaitezan.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Etor bedi gugana, Jauna, Espiritu Santuaren indarra; zure nahia
zintzo bete daigun eta gure bizitzan zure izenaren autorle izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean. Alleluia, Alleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Alleluia, Alleluia.