GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Salmoak
1 Ant. Atzerri guztiak etorriko dira Jauna gorestera, alleluia.
85 Salmoa
Makurtu eizu, Jauna,
belarri hori, entzun naizu,
gizagaixo eta behartsu nozu-ta,
Zintzo naz-eta ni Zugaz, zaindu
naizu;
Zugan uste on dauan morroi hau
salbau eizu.
Neure Jainko zaitut:
erruki nitaz, Jauna,
Zuri deiez etenik barik
dihardut-eta.
Alaitu eizu morroi honen arimea,
Zeugana dago-ta, Jauna, nire arimea.
Ona zara-ta, Jauna, eta
errukiorra,
deitzen deutsuen guztientzat
onginahiez betea.
Entzun, Jauna, nire otoitza,
aditu nire eskariaren hotsa.
Egun larrian deika
naiabiltzu,
entzungo nozu-ta.
Zure kidekorik ez da, Jauna,
jainkoetan,
Zuk eginen antzekorik ez da
eginetan.
Egin dozuzan atzerri
guztiak
etorriko dira, Jauna, Zu gurtzera,
eta zure izena ospatzera.
«Handia zara ta mirarigile,
Zeu zara Jainko bakarra».
Zure bidea erakutsi
eidazu, Jauna,
zure egian ibili nadin;
emoiozu leialtasuna nire bihotzari,
zure izenaren bildur izan dadin.
Goretsiko zaitut bihotz
osoz, Jauna, ene Jainkoa,
beti ospatuko dot zure izena.
Erruki handia izan dozu-ta nigaz,
atara dozu-ta nire bizia Leza
sakonetik.
Harroak jagi jataz, ene
Jainko,
badabil gizon zakarren taldea ni
hil-nahian,
ez zaukez Zu begien aurrean.
Zu, ordea, Jauna, Jainko
errukior zaitut eta onbera,
berant-hasarre, guztiz maitekor eta
leiala.
Begitu eidazu eta erruki zakidaz,
emoiozu morroi honi zure kemena,
salbau eizu zure neskamearen semea.
Emoizu nire alde ezaugarri
bat,
gorroto deustenek lotsaturik ikusi
daiela,
Zuk, Jauna, lagundu eta poztua
nazala.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerri guztiak etorriko dira Jauna gorestera, alleluia.
2 Ant. Gure begiek ikusi dabe Erregea bere aintzatan, alleluia.
Kantika: Is 33, 13-16
Entzun Nik egina, urrun
zarienok;
ezagutu nire indarra, hur zagozenok.
Bildur dira Sionen,
hobengileak,
ikareak hartu ditu gaizkileak.
Guretatik nor bizi daiteke su
irunskorretan?
Guretatik nor bizi daiteke betiko
garretan?
Zuzen jokatzen dauana
eta leial hitz egiten dauana;
indarkeriaren irabaziak uxatzen
dituana
eta eskupekoa gatxetsiz eskua
astintzen dauana;
belarriak estaltzen dauzana
odolkeria ez entzuteko,
begiak ixten dauzana gaiztakeria ez
ikusteko.
Holakoa, toki goietan bizi
izango da,
arkatx-ganeko gazteluan babestua;
emongo jako ogia eta izango dau ura.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gure begiek ikusi dabe Erregea bere aintzatan, alleluia.
3 Ant. Gizaki guztiek ikusiko dabe Jainkoaren salbamena, alleluia.
97 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
egin dauz-eta hainbat harrigarri.
Bere eskoiak emon deutso garaipena,
bere beso santuak.
Ezagutuazo dau Jaunak Beragandiko garaipena,
agertu dau atzerrien aurrean bere
zuzentasuna.
On eta leial izan dala gogoratu dau,
Israel-etxeari buruz.
Ikusi dabe lur-muga danek,
gure Jainkoagandiko garaipena,
Lur osoa, eiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.
Eresi Jaunari kitararekin,
kitara eta salterio ozenarekin:
turuta eta adar-hotsean,
egin txalo errege dan Jaunaren
aurrean.
Orro egin bei itsasoak
bertako guztiekin,
lehorrak ere bertan bizi diranekin,
Txalo jo beie ibaiek,
pozez oihu egin mendiek.
Jaunaren aurrean,
badatorrelako,
lurbira epaitzera datorrelako.
Zuzenbidez epaituko dau lurbirea,
eta zuzentasunez herriak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gizaki guztiek ikusiko dabe Jainkoaren salbamena, alleluia.
Er 15, 13. 15-16. 18-19a
Itxaropenaren Jainkoak pozez eta bakez bete daiala zuen
sinismena, itxaropenean gainez egin daizuen Espiritu Santuaren indarrez.
Ausardiaz idatzi deutsuet han edo hemen, lehendik dakizuena gogoratuazoteko. Horretarako,
Jainkoagandik hartutako graziak emoten deust bide, Jesu Kristoren zerbitzari
egiten nau-ta jentilentzat; hauxe da nire eginkizun santua: Jainkoaren barri
ona iragartzea, jentilen eskeintza, Espiritu Santuak sagaratua, atsegingarri
izan dakion Jainkoari. Harrokeriaz ez iragartzekotan, Jesu Kristok nire bidez
egin dauana aitatu daiket, jentilak federa erakarri dauzala, nire hitzez eta
egitez, ezaugarrien eta mirarien indarrez, Espiritu Santuaren ahalmenez.
R/. Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, Alleluia. Biztu.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu.
Bend. ant. Eskerrak Jainkoari, garaipena emoten deuskulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez! Alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Eskerrak Jainkoari, garaipena emoten deuskulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez! Alleluia.
Eskariak
Espiritu Santuak autormen egin deusku, Jainkoaren seme-alabak garala. Beraz, Jainko Aitari eskerrak emonez, otoitz egin daigun:
Gure Aita, entzun zure seme-alabon otoitza.
—Eroapenaren eta atseginaren iturri zaran Jainko, iguzu, Jesu Kristok agindutako lez, kristauak asmo batekoak izan gaitezala lagun-hurkoagaz, * Zu gogo eta aho batez goretsi zaiguzan.
—Emoiguzu bakotxari, besteen ona bilatzea, * jarraibide ona emonez.
—Zugandik dan Espirituak, Jauna, gidatu gaizala, * eta munduaren eta deabruaren espirituari uko egin deiogula.
—Gizon-emakumeen bihotzak aztertzen dozuzan Horrek, * eroan gaizuz beti egiaren eta zuzenaren bidetik.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
OTOITZA
Jainko errukitsu, egizu, Espiritu Santuak batu daiala zure Eleizea;
bihotz-bihotzez zeurea izan daiten, eta maitasunean bat eginik zure nahia bete
daian. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.