GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Zeugan daukazu, Jauna,
bizi-iturria, alleluia.
35. salmoa
Gaiztakeria jabilko
berbaz gaiztoari bihotzean,
ez dau Jainko-bildurrik begi-aurrean.
Bere burua dau zuritzen,
errurik ez dau beragan aurkitzen, ez
gorrotatzen.
Okerkeriak eta azpikeriak
urteten deutsoe ahotik,
galdu dau zentzua, ez dau egiten
onik.
Okerkeria dau ohean hausnartzen,
on ez dan bidean sendo dago,
ez dau gatxik aldenduazoten.
Jauna, zure maitasuna
zeruraino,
zure leialtasuna hodeietaraino.
Zure zuzentasuna mendirik handienak
haina,
zure erabagiak itsaso sakona:
gizaki eta abere Zeuk salbatzen
dituzu, Jauna.
Bai eder, Jainko, zure
maitasuna!
Giza-seme-alabak zeure hegalpera
batzen dira.
Zure etxeko guritasunez asetzen
dituzu,
zure atseginen ibaitik edanazoten
deutsezu.
Zeugan daukazu-eta bizi-iturria,
eta zure argitan ikusten dogu argia.
Luzatu zure grazia ezagutzen
zaituenei,
zure zuzentasuna, bihotz zuzenekoei.
Ez naiala zapaldu gizon harroen
oinak,
ez naiala jaurti gaiztoaren eskuak.
Hara, gaizkileek lur-jo dabe,
jausi eta zutundu ezinik dagoz.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeugan daukazu, Jauna, bizi-iturria, alleluia.
2 Ant. Bialtzen dozu, Jauna, zure Espiritua, eta lur-azala barrituazoten dozu, alleluia.
Kantika: Jdt 16, 2-3. 15-19
Goretsi eizue nire
Jauna atabalarekin,
abestu Jaunari kitararekin;
eresi eta gorespen eiozue,
Haren izena deitu eta goratu eizue.
Jainko guda-hausle da Jauna, Jauna da
Haren izena.
Kantu barri bat kantatuko
deutsat nire Jainkoari:
handia zara, Jauna, eta ospetsua,
ahaltsu harrigarria ta ezin-garaitua.
Zure mirabe izan beitez
sorkari guztiak,
Zuk esanik eginak dira-eta.
Zuk arnasea bialdu eta sortu egin
zenduzan,
zure hitzari atzera eragingo
deutsonik ez da inon ezer.
Mendiak oinarritik mugitzen
dira urekin,
harkatxak ezkoa lez urtzen dira Zu
ikustearekin;
baina bildur deutsuenentzat,
aldeko zara hareentzat.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bialtzen dozu, Jauna, zure Espiritua, eta lur-azala barrituazoten dozu, alleluia.
3 Ant. Jainkoa errege da atzerrietan, eiozue jator goratzarre, alleluia.
46. salmoa
Herri guztiok, txalo jo
eizue,
Jainkoari irrintzi eiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.
Herriak deuskuz guri
menperatu, giza-endak oinperatu.
Aukeratu dau guretzat ondarea:
maite dauan Jakobentzat aintza-bidea.
Oihu alaien artean igon dau
Jainkoak,
turuta-soinuz Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi, eresi
gure erregeri, eresi.
Jainkoa da-ta lurbira osoan errege,
eiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da
atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aurki
santuan.
Herrietako buruzagiak batu
dira,
Abrahamen Jainkoaren herriagana;
lurreko handikiak Jainkoarenak dira,
hain dago-ta garai Bera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoa errege da atzerrietan, eiozue jator goratzarre, alleluia.
Kristorekin hil bagara, sinisten dugu bizi ere Beragaz bizi izango garala; izan be, badakigu Kristo hilen artetik biztu zan ezkero, ez dala barriro hilgo; heriotzeak ez dau Harengan gehiago aginterik. Haren hiltzea, pekatuarentzat behin betiko hiltzea izan zan-eta; eta Haren bizi izatea, Jainkoarentzat bizi izatea da. Holan, ba, zuek ere euki eizuz zeuen buruak pekatuarentzat hilak lez eta Jainkoarentzat biziak, Kristo Jesus gure Jaunagan.
R/. Biztu da Jauna hilobitik. *
Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Neu naz egiazko mahatsondoa, alleluia; eta zuek, nire aihenak, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Neu naz egiazko mahatsondoa,
alleluia; eta zuek, nire aihenak, alleluia.
Eskariak
Gure gaiztakeriakatik hil, eta gure zuzentasunerako biztu zan Kristori dei eginez, esan deiogun:
Salbau gaizuz, Jauna, zeure garaipenaz.
—Kristo Salbatzaile, heriotzea zapalduz poztu gaituzu, biztuereaz goratu eta emoitza guztiz bete: * eragin gure bihotzei, eta santu egizu egun hau Espiritu Santuaren dohaiez.
—Zeruetan aingeruek goresten, eta lurrean gizakiek gurtzen zaituen Jauna, * hartu eizu, zure biztuerako aldi honetan, gure gogozko eta egiazko agurra.
—Jesu Kristo Jauna, salbau gaizuz, eta isuri zure errukia, biztuerearen itxaropenean dagoan herriaren ganera; * erruki zakiguz eta gorde gaizuz egun honetan, gatx guztietatik.
—Errege aintzaz
betea, * iguzu, agertu zaitezanean, gu ere Zeugaz izan gaitezala zeruan.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, bihotz garbia maitatzen dozu, eta erruduna errubako egiten; zuzendu eizuz Zeugana gure bihotzak, sinisgabearen ilunpetatik atera dozuzanak zure egiaren argitik behin ere aldendu ez daitezen. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.