GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Jatsi zan Haxe bera da, zeru
guztien ganeraino igon dauana, alleluia.
23. salmoa
Jaunarena da lurra, eta
lurra betetzen dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.
Jaunaren mendira nork igongo?
Haren toki santuan nor egongo?
Eskuak errugabe ta bihotza
garbi dituana,
huskerietara jotzen ez dauana,
hurkoari guzur-zinik egiten ez deutsona.
Holakoak hartuko dau
bedeinkapena Jaunagandik,
zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik.
Hauxe da Haren bila
dabiltzanen taldea,
Jakoben Jainkoaren aurpegi-bila dabiltzanena.
Ateburuak, goratu zaiteze,
aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
Errege ospetsua sartu dadin.
Nor da Errege ospetsu hori?
Jaun indartsu eta ahaltsua, guduan Jaun ahaltsua.
Ateburuak, goratu zaiteze,
aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
Errege ospetsua sartu dadin.
Nor da Errege ospetsu hori?
gudari-taldeen Jauna da, Bera da Errege ospetsua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jatsi zan Haxe bera da, zeru guztien ganeraino igon dauana, alleluia.
2 Ant. Emoiozue gorespen zeruko erregeari, eta poztuazo bei zuen barrua Haren handitasunak, alleluia
Kantika: Tb 13, 1-10
Bedeinkatua Jainkoa,
beti bizi dana,
Berak emoten dau zigorra, Berak errukia,
lurpera sartzen eta handik ataratzen,
Haren eskutik ez dau inork ihes egiten.
Ospatu eizue Jauna,
israeldarrok, atzerrien aurrean,
Harek banatu gaitu-ta hareen artean.
Erakutsi han, Ha zein handi dan,
emon Hari gorespenak, bizidun guztien aurrean:
Bera da-ta gure Jaun eta Jainko,
Bera gure Aita betiko.
Jotzen gaitu gure
okerkeriekaitik,
baina batuko zaitue barriz, errukiturik,
sakabanatuta zabilzen atzerrietatik.
Bihotz eta gogo osoz
Harengana bihurtzen bazarie,
harekin leial jokatzeko,
orduan bihurtuko jatzue,
eta ez deutsue aurpegirik ezkutatuko.
Harek zer egin deutsuen
gogoratu eizue,
aho betez ospatu eizue.
Emon goraldi Jaun zintzoari,
emon gorespen mendeetako erregeari.
Ospatzen dot nik, buztarpean
nauken herrian,
erakusten deutsat herri pekatariari,
zein ahaltsu dan eta zein handi.
Bihurtu zaiteze, pekatariok!
Egizue Haren aurrean zuzen dana!
Errukitu daiteke, agian, baleuko zuentzat errukia.
Nire Jainko eta zeruko
erregeari
emongo deutsadaz gorespenak,
nire barrua poztuazoko dau Haren handitasunak.
Bedeinkatu eiue Jauna, Haren
aukeratuak,
abestu Jerusalemen Haren goralpenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Emoiozue gorespen zeruko erregeari, eta poztuazo bei zuen barrua Haren handitasunak, alleluia
3 Ant. Jaunaren graziaz betea da lurra, alleluia.
32. salmoa
Poztu zaiteze zintzoak
Jaunagan,
zuzenak diranei dagokie Ha gorestea.
Ospatu eizue Jauna kitaraz,
egiozue soinu hamar hariko salteriz.
Kanta eiozue kantu barri turutaz ondo abestu.
Zuzena da-eta Jaunaren hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Hren graziaz lurra dago bete.
Jaunaren hitzak egin ditu
zeruak,
Haren aho-arnasak izar mordoak.
Zahagian lez batu ditu itsas-urak,
askan lez daukaz olatuak.
Lur osoak Jaunari bildur izan
beio,
bildur Hari lurbiran bizi diran guztiek.
Harek esanik eginak dira-ta,
Harek agindurik izan ere dira-ta.
Atzerrien asmoak Jaunak ditu
huts izten,
herrien erabagiak huts bihurtzen.
Jaunaren asmoek badiraute betieran,
Haren barruko erabagiek gizaldi guztietan.
Bai dohatsu, Jauna Jainko
dauan jentea,
bere oinorde aukeratu dauan herria.
Begira dago Jauna zerutik,
ikusten dauz gizaki guztiak.
Bere egoitzatik begiratzen
deutse,
lurrean bizi diran guztiei.
Hareen bihotzak bere eskuz egin ditu,
hareen egintza danak ezagutzen ditu.
Erregek ez dau gudari-taldez
garaitzen,
gudariak ez dau bere indar handiz ondo urtetzen.
Gudua irabazteko hutsa da zaldia,
ez dau inor salbatuko bere indar handiaz.
Hara, Jaunaren begiak bildur
deutsoenengana,
Haren maitasuna itxaroten dabenengana;
hareek heriotzatik atarako ditu-ta,
eta gosetean asetuko.
Gure bihotza Jaunaren zain
dogu,
lagun eta babes Bera dogu-ta.
Harengan pozten jaku barrua,
Haren izen santuagan dogu itxaropena.
Betor gugana, Jauna, zure
maitasuna,
Zugan dogu-ta gure uste ona.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren graziaz betea da lurra, alleluia.
Jaungoikoak biztu egin eban Jesus hilen artetik; eta Galileatik Jerusalemera Haregaz igon ebenei egun askotan agertu jaken. Horreek dira orain Haren testigu herriaren aurrean. Guk, barriz, hauxe adierazoten deutsuegu: gure gurasoei egindako agintzaria Jaungoikoak geuri, seme-alaboi, bete deuskula; biztu egin dau-ta Jesus. Halan dago idatzita bigarren salmoan: «Neure seme zara zu; Neuk zaitut gaur Zu sortu».
R/. Biztu da Jauna hilobitik. *
Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Bakea izten deutsuet, alleluia; neure bakea emoten, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bakea izten deutsuet,
alleluia; neure bakea emoten, alleluia.
Eskariak
Poztu gaitezan Kristogan, hildako gorputza bere indarrez berbiztu ebalako, eta eskatu deiogun:
Emoiguzuz, Jauna, zure biztuerearen frutuak.
—Kristo Salbatzaile, zure bizteaz emakumeak eta Apostoluak poztu zenduzan eta mundu guztia barritu: * egin gaizuz Jainko biziaren lekuko.
—Biziera barrira eroango gaituan biztuerea agindu deuskuzu guztioi: * egin gaizuz zure barri onaren zabaltzaile.
—Apostoluei askotan agertu zintxakezan, eta Espiritu Santua emon zeuntsen: * barritu eizu gugan Espiritu bizi-emoilea.
—Gizaldien azkeneraino zeure ikasleakaz izango zinala agindu zenduan: * egon zaitez gaur gugaz, eta lagundu eiguzu beti.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, betiko bizitzarako barritzen
gaituzu Kristoren biztueran; emoiozu zure herriari fedean eta itxaropenean
irautea, zalantzarik barik sinistu daian beteko dirala Zuk agindutakoak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.