domingo, 9 de febrero de 2025

Bostgarren Eguena

GORESPENAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
        Hasieran zen bezala orain eta beti
        gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

1 Ant. Jainko, agertu zaitez garai zeruan, alleluia.

56. salmoa

 Erruki zakidaz, ene Jainko, erruki zakidaz,
     nire anima hau Zeugana dator-eta ihesi;
     zure hegoen gerizpean gordetzen naz,
     ekatxa igaro artean.

Oihu dagiot Goi-goiko Jainkoari,
     on egiten deustan Jainkoari.
     Bialdu beist zerutik salbamena,
     aurretik narabilenak lotsaz bete daizala,
     bere grazia ta leialtasuna bialdu daizala Jainkoak.

Lehoien erdian natza: irrikaz irunsten dabe gizakia;
     horreen hortzak gezi eta lantza,
     horreen mihina ezpata zorrotza.

Jainko, agertu zaitez garai zeruan,
     zabaldu bedi lur osoan zure edertasuna.
     Sarea zabaldu deutsee nire oinei, han jausi nadin ni;
     eurak jausi dira egin deusten zulora.

Bizkor daukat bihotza, bizkor, ene Jainko,
     eresi eta goratzarre deutsut egingo
     «Izartu zakidaz, barrena,
     izartu zaiteze, salterio eta kitara,
     izartuazoko dot artizarra».

Goretsiko zaitut, Jauna, herrietan,
     goratzarre egingo deutsut atzerrietan.
     Handia da-eta zure maitasuna zeruetaraino,
     zure leialtasuna hodeietaraino.

Jainko, agertu zaitez garai zeruan,
     zabaldu bedi lur osoan zure edertasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jainko, agertu zaitez garai zeruan, alleluia.

 

2 Ant. Jaunak berrerosi egin dau bere herria, alleluia.

Kantika: Jr 31, 10-14

 Entzun Jaunaren hitza, atzerriak,
     iragarri urruneko ugarteetan:
     «Israel banatu ebanak batuko dau,
     artzainak artaldea lez zainduko dau.
     Jakob Jainkoak ber-erosi dau-eta
     indartsuago baten eskutik atara dau».

Irrintzika etorriko dira Sion-mendira,
     Jaunaren ondasunetara batuko dira:
     Ogi, ardau eta oriotara, artalde ta behi-taldeetara.
     Eta hareen bihotza baratza busti bat lez izango da,
     ez dira gaurtik aurrera makalduko.

Neskek orduan pozik jardungo dabe dantzan,
     mutil eta agureekin batera.
     Negarretik atarako ditut pozaldira,
     eta atsekabe ondoren, atseden eta alaitasunera.
     Abadeen bihotza hordituko dot guritasunez,
     eta nire herria asetuko da nire ondasunez.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

2 Ant. Jaunak berrerosi egin dau bere herria, alleluia.

 

3. Ant. Hainbestekoa da gure Jainkoa, betien betieran, alleluia.

 Sal 47

 Handia da Jauna, guztiz goresgarria,
     gure Jainkoaren urian.
     Haren mendi santua, muno argitsu,
     lurbira osoaren pozgarri;

Sion-mendia ipar-mugan,
     errege handiaren uri.
     Hango jauregietan Jainkoa,
     gaztelu sendo agertu da.

Hain zuzen, erregeak ziran alkartu,
     danak batean Haren aurka oldartu.
     Baina ikusiaz bat izutu ziran,
     lotsaz igeska joan ziran.

Bertan hartu ebazan dardareak,
     erdi-minaren erara;
     eguzki-haizea danean,
     Tarsisko itsas-ontziak apurtzen dauzan eran.

Entzun bezela dogu ikusia
     gudari-taldeen Jaunaren urian,
     gure Jainkoaren urian:
     Jainkoak sendotzen dau beti guztian.

Gogoratzen dogu, Jainko, zure maitasuna,
     zure jauretxe-erdian.
     Zure izena lez, Jainko, zure gorespena,
     heltzen da lurraren bazterrera:
     zure eskoia zuzentasunez dago betea.

Poztutzen da Sion-mendia,
     poztutzen dira Judako uriak, zure erabagiaz.

Egin itzul-bira Sionen inguruan,  
     bat-banatu hango torreak.
     Ikusi hango harresiak, begira hango gazteluak,
     ondorengoei esateko:

«Hainbestekoa da Jainkoa,
     gure Jainkoa betiren betieran,
     Bera dogu gidari gizaldi guztietan».

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hainbestekoa da gure Jainkoa, betien betieran, alleluia.

 

Jainkoaren hitza

Err 8, 10-11

        Kristo zuengan badago, gorputza hilda dago, bai, pekatuagatik; baina espiritua bizirik dago zuzentasunagatik, Jesus hilen artetik biztu ebanaren Espiritua zuengan bizi bada, Jesus hilen artetik biztu ebanak, biziazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan bizi dan bere Espirituaren bitartez.


R/.  Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/.  Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
        Aintza Aitari. Biztu da.   

 

Bened. ant.  Nire aginduak betetzen badozuez, neure maitasunean egongo zarie, alleluia.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire aginduak betetzen badozuez, neure maitasunean egongo zarie, alleluia. 

Eskariak

     Goretsi daigun Kristo, berbiztua eta beti Eleizeagaz dagoana, eta egin deiogun otoitz:

 Egon zaitez geugaz, Jauna.

     —Jesus Jauna, pekatuaren eta heriotzearen garaile, * gizaldien-gizaldietan bizi zarana, egon zaitez geure artean.

     —Erdu gugana zure indar garaitu-ezin horregaz, * eta agertu guri Jainkoaren bihotz ona.

     —Lagundu eiozu alkar ezin-ikusian dagoan munduari, * Zeuk baino ez dakizu-ta bihotzak barritzen eta alkartzen.

     —Sendotu gaizuz azken-garaipenaren itxaropidean, * eta bizkortu zure etorrerako uste onean.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

     Jainko gure Jauna, pekatari eta dohakabe izanik, santu eta dohatsu egin gaitu zure graziak; lagundu eiguzu beti zure egintza harrigarriez eta zure dohaiez, eta fedearen bidez zuzen egin gaituzunoi, emoiguzu fedean zintzo irautea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...