lunes, 10 de febrero de 2025

Bostgarren Zapatua

GORESPENAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
        Hasieran zen bezala orain eta beti
        gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

1 Ant. Zure onginahiez emoidazu bizia, alleluia.

118 Salmoa

 Entzun naizu, Jauna: bihotz guztiaz dihardut-eta oihuka,
    beteko ditut Zuk jarriak.
    Oihuka nagokizu, salbau naizu,
    Gordeko ditut Zuk iragarriak.

Egun-sentirako banator zure laguntza eskatzera,
    zeure hitzetan dot itxaropidea.
    Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
    zure esanak gogoan erabiliz.

Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
    emoidazu bizia zure erabagien arabera.
    Txarkeriaz eraso deustenak hurrean dira,
    zure legetik urrun dira.

Hurrean zaukadaz, Jauna,
    leial dira zure agindu danak.
    Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri deutsedala,
    Zuk betiko jarriak dirala. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zure onginahiez emoidazu bizia, alleluia.

 

2 Ant. Garaile urten ebenek, Jainkoaren zerbitzari Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantatzen ziharduen, alleluia.

Kantika: Ur 15, 1b-4a. 8-13- 17-18

 Kanta deiogun Jaunari garai-garai dalako,
    zaldi eta zaldun itsasora jaurti ditualako.
    Jauna da-ta nire indar eta kemen,
    Bera izan da nire salbazino.

Hauxe dot nire Jainkoa, zabal dot aitatuko,
    gurasoen Aita, Bera nik goratuko.
    Gudari da Jauna,
    Jauna dau Harek izena.

Faraon-en gurdi eta gudariak
    itsasoan murgildu dauz guztiak.

Zure sudur-haizez urak metatu dira,
    ur-joanak pilatu dira,
    ur-lezak itsas-bihotzean mamindu dira.

«Atzetik noa —esan eban etsaiak—, hari eskua jartzera,
    harrapakinak banatuko dodaz,
    asetuko da nire barrua;
    erantziko dot nire ezpatea,
    nire eskua hareen jabe egingo da».

Putz egin dozu zure haizez, estali ditu itsasoak,
    murgildu dira berunaren eran ur handietan.

Zein jainko Zu hainakorik, Jauna?
    Nor Zu haina? Santu garai zara-ta,
    egitez ikaragarria, mirarigilea.

Luzatu dozu zure eskua:
    iruntsi ditu lurrak.

Maitasunez ekarri dozu zure egoitza santura
    erosi dozun herria:
    zure indarrez da ekarria.

Sartu dozuz eta landatu Zu jabe zaituen mendian,
    Zuk, Jauna, bizi izateko prestau dozun tokian,
    zure eskuek, Jauna, eregi eben jauretxean.
    Jauna dogu errege, betirik eta betiko.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Garaile urten ebenek, Jainkoaren zerbitzari Moisesen abestia eta Bildotsaren abestia kantatzen ziharduen, alleluia.


3 Ant. Beti betiko dago Haren guganako maitasuna, alleluia.  

116 Salmoa

 Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
     goraldu eizue, herri guztiak.
     Sendotu daualako gugan bere maitasuna,
     eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Beti betiko dago Haren guganako maitasuna, alleluia.

Jainkoaren hitza

Erm 14, 7-9

     Guretakorik inor ez da beretzat bizi; ezta inor beretzat hiltzen ere. Bizi bagara, Jaunarentzat bizi gara; eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gera hiltzen. Beraz, nahiz bizitzan, nahiz heriotzan, Jaunarenak gara. Horretarako hil eta biztu zan Kristo: bizien eta hilen Jauna izateko.


R/.  Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/.  Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
        Aintza Aitari. Biztu da.  

Bened. ant.  Honetarakoxe hil eta biztu zan Kristo: bizien eta hilen Jauna izateko, alleluia.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Honetarakoxe hil eta biztu zan Kristo: bizien eta hilen Jauna izateko, alleluia.

Eskariak

     Egin deiogun otoitz biziaren ogia dan Kristori, Berak biztuko ditu-ta azken-egunean, bere hitzaren eta gorputzaren mahaitik jaten dabenak, eta esan deiogun:

Emoiguzu, Jauna, bakea ta alaitasuna.

     —Jainkoaren Seme, hilen artetik bizturik, biziaren nagusia zaran Horrek, * bedeinkatu gaizuz eta santu egin, gu eta gure senideak.

     —Zugan sinisten dabenei, bakea eta poza emoten deutsezu: * emoiguzu argi-seme-alaba lez ibiltzea, eta zure garaipenaz poztutzea.

     —Ugaritu eizu, munduan bizi dan zure Eleizearen sinismena, * zure biztuerearen autormen jatorra emon deion munduari.

     —Neke handiak eroan ondoren, Aitaren aintzan sartu zaran Horrek, * bihurtu eizu poz-aldi atsekabetuen negarra.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

     Jainko ahalguztidun betierekoa, Bateoaren bidez, zeure bizia emon deuskuzu eta betiko izango dogula agindu deuskuzu; emoiguzu, ba, zure laguntza, betirauneko ondasunak jadesteko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...