GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Hauxe abestuko dogu dantzari eragitean: Jerusalem, Jainko-uri, nire iturri guztiak Zeugan, alleluia.
86 Salmoa
Berak oinarritu dau mendi
santuan:
eta Jaunak Jakoben txabola guztiak baino
maiteago ditu Siongo ateak.
Zutaz ospe handiz dihardue,
Jainkoaren uria:
«Egipto eta Babel nire gurtzaileetan lerrotuko ditut;
hara, barriz, Tir eta Etiopi-herria:
honeek danak bertan jaioak dira».
Sion hortaz hauxe esango
da:
«Gizakiz gizaki, danak dira bertan jaioak,
eta Goi-goikoak Berak dau eregia».
Herrien liburuan idatziko
dau Jaunak:
«Honeek berton jaioak dira».
Hauxe abestuko dabe dantzari eragitean:
«Nire iturri guztiak Zeugan».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hauxe abestuko dogu dantzari eragitean: Jerusalem, Jainko-uri, nire iturri guztiak Zeugan, alleluia.
2 Ant. Artzainak lez batu dau bere artaldea, alleluia.
Kantika: Is 40, 10-17
Hara, indarrez jantzita
dator Jainko Jauna,
eta haren besoa nagusi da.
Hara, Beragaz dakar saria,
eta bere aurretik, irabazia.
Artzainak bere artaldea
lez dau zaintzen,
eta bere besoaz batzen.
Bildotsak altzoan ditu hartzen,
eta ardi-amak samurtasunez eroaten.
Nork esku-beteka neurtu
itsasoa,
eta arraka mugatu zerua?
Nork lauren-erdika lurreko hautsa hartu?
Nork mendiak pisuan, eta menditxoak aztailuan
pisatu?
Jaunaren arnasea nork
neurtuko?
Nor aholkulari, Hari erakusteko?
Nori galdetu deutso,
bide zuzena irakatsi eta ulertuazo deion,
jakintza irakatsi eta bide zuhurra argitu deion?
Hara, herriak laino-izpi
dira, pisu-ganeko errauts;
ugarteak pikortxo bat baizen astun
Libano osoa ez da nahikoa sutarako;
ez dau nahikoa abere erre-oparitarako.
Herriak ez dira ezer Haren
aurrean:
ezer ez eta huts Haren begietan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Artzainak lez batu dau bere artaldea, alleluia.
3 Ant. Jainkoa Sionen handi, herri guztien ganetik garai, alleluia.
98 Salmoa
Errege da Jauna: herriak,
dar-dar;
Kerubin-ganean jesarrita dago: lurra, dardarka.
Jainkoa Sionen handi,
herri guztien ganetik garai.
Ospatu beie zure izen handi eta ikaragarria:
«Santua da-ta».
Zuzena maite dozun Errege
ahaltsu:
zuzenbidea Zeuk ezarri dozu,
bidezko eta zuzena Jakobenean Zeuk ezarri dituzu.
Goratu eizue Jauna, gure
Jainkoa,
ahuspeztu zaiteze Haren oin-aurki aurrean:
«Santua da-ta».
Moises eta Aaron egozan
Haren abadeen artean,
eta Haren izena deitzen ebenakaz Samuel,
dei egiten eutsoen eta Harek entzun egiten eutsen.
Laino-adarretik egiten
eutsen berba,
Haren aginduak gordetzen ebezan,
Harek emondako irakaskizuna betetzen eben.
Entzun zenduzan, Jauna,
gure Jainkoa,
jainko errukitsu agertzen zintxakezan,
baina gaiztakerien ordaina ere emoten zeuntsen.
Goratu eizue Jauna, gure
Jainkoa,
ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean:
«Santua da-ta Jauna, gure Jainkoa».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
3 Ant. Jainkoa Sionen handi, herri guztien ganetik garai, alleluia.
1 Ko 2, 10b-12
Espirituak dan guztia aztertzen dau, baita Jainkoaren barren-barrena ere. Izan ere, nork ezagutzen dau gizakiaren barrena, gizakiagan dagoan espirituak bestek? Era berean, inork ez dau ezagutzen Jainkoaren barrena, Jainkoaren Espirituak bestek. Guk, barriz, ez dogu munduaren espiritua hartu, Jainkoagandik dan Espiritua baino, Jainkoak emon deuskuzan dohaiak ezagutu daiguzan.
R/. Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia.
Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Zoaze eta egin ikasleak herrialde guztietatik; eta bateatu eizuez Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zoaze eta egin ikasleak herrialde guztietatik; eta bateatu eizuez Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean, alleluia.
Eskariak
Bedeinkatua Jesu Kristo Jauna, Haren bitartez heltzen gara-ta Aitagana Espiritu Santuagan. Egin deiogun otoitz, esanez:
Kristo, entzun gaizuz.
—Bialdu eiguzu zure Espiritua, gure barruan bizilagun izan daigun, * eta iguzu, ez daigula behin ere nahigabetu.
—Hilen artetik bizturik, Aitaren eskoi-aldean jesarrita zagozan Horrek, * eiozu otoitz etengabe gure alde Aitari.
—Zure Espirituaren bidez, Zurekin bat egin gaizuz,
* ez nekaldik, ez erasok, ez galbidek, ezerk bereiztu ez gaizan
zure maitasunetik.
—Iguzu, alkar onartu daigula, * Zeuk onartu ginduzuzan lez Aitaren aintzarako.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita
zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Zure Espiritu Santuak, Jauna, emon deiguzala ugari bere goiko
dohaiak; zeure gogoko izan gaitezan eta gure egintzak Zeuk gura dozuzalakoak
izan daitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.