GORESPENAK
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.
1 Ant. Errege da Jauna, handitasunez jantzi da, alleluia. †
92 Salmoa
Errege da Jauna, handitasunez jantzi da;
† jantzi da Jauna, indarra dau gerriko.
Lurbirea Berak jarri dau sendo,
eta ez da kolokatuko.
Sendo dago betirik zure aurkia,
Zu betirik zara.
Ozendu dabe ibaiek, Jauna, ozendu euren ur-hotsa,
ozendu dabe ibaiek euren arrabotsa.
Ur handien hotsa baino bizkorrago,
itsas-olatuak baino bizkorrago,
Jauna gaindegian bizkor dago.
Zure autorkuntzak oso sinisgarri dira:
zure etxeari santutasuna jagoko,
Jauna, gizaldien gizaldietan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Errege da Jauna, handitasunez jantzi da, alleluia.
2 Ant. Izadia askatua izango da, eta Jainko-seme-alaben aintzazko
askatasunera etorriko da, alleluia.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri eta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Izadia askatua izango da, eta Jainko-seme-alaben aintzazko askatasunera etorriko da, alleluia.
3 Ant. Jaunaren izenak zerua eta lurra handiz gainditzen dauz, alleluia.
148 Salmoa
Goretsi eizue Jauna zerutik,
goretsi gaindegitik.
Goretsi eizue Haren aingeru guztiok,
goretsi Haren gudari-talde guztiok.
Goretsi eizue, eguzki eta ilargi,
goretsi eizue, izar distizari guztik.
Goretsazue, zeruen zeruak,
eta hareen ganeko urak.
Goretsi beie Jaunaren izena,
Harek aginduz dira-ta eginak;
Berak jarri ditu beti-betiko,
legea ipini deutse eta ez da
aldatuko.
Goretsi eizue Jauna lurretik,
itsas-mamu eta zokoak barruenetik;
su eta txingor, edur eta hodei,
zuk, haize-oldartu, Harek esana
egiteko gai.
Mendi eta muno guztiek, igali-zugatz eta izaiek;
etxe-abere eta basa-piztia,
narrasti eta hegazti.
Lurreko errege eta herri guztiek,
handiki eta lurreko buruzagiek;
mutil eta neskato,
agure eta umetxo;
goretsi beie Jaunaren izena,
Haren izena bakarra da-ta garai dana.
Zerua eta lurra handiz gaintzen ditu,
bere herriari indar handi emoten
deutso.
Bere zintzo guztien gorespena,
bere herri dauan Israelgo
seme-alabena.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren izenak zerua eta lurra handiz gainditzen dauz, alleluia.
ApEg 10, 40-43
Hirugarren egunean Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, eta
agertzea emon eutson; baina ez herri guztiari, Jaunak lehendik aukeratutako
testiguei baino: geuri, Ha hilen artetik biztu ondoren, Haregaz jan eta edan
genduanoi. Eta agindu euskun, herriari irakatsi gengiola eta autortu, Bera dala
Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek egiten deutsoe
autormen: Harengan sinisten daben guztiek, hartzen dabela, Beraren izenean,
pekatuen parkamena.
R/. Kristo, Jainko
biziaren Seme, erruki zakiguz. * Alleluia, alleluia. Kristo.
V/. Hilen artetik biztu zaran Hori. Alleluia,
alleluia.
Aintza Aitari. Kristo.
Bened. ant.
A urtean: Holantxe egoan idatzirik: Mesiasek nekaldia jasan behar dau, eta hirugarren egunean biztu egingo da hilen artetik, alleluia.
B urtean: Jesus bera agertu zan ikasleen erdian, eta hauxe esan eutsen: Bakea zuekin, alleluia.
C urtean: Ikasleetako inor ez zan ausartu, Hari «nor zara Zu?» galdetzera, baekien-eta Jesus zala, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
A urtean: Holantxe egoan idatzirik: Mesiasek nekaldia jasan behar
dau, eta hirugarren egunean biztu egingo da hilen artetik, alleluia.
B urtean: Jesus bera agertu zan ikasleen erdian, eta hauxe esan eutsen: Bakea zuekin, alleluia.
C urtean: Ikasleetako inor ez zan ausartu, Hari «nor zara Zu?» galdetzera, baekien-eta Jesus zala, alleluia.
Eskariak
Egin deiogun otoitz biziaren iturri dan Kristori, Jainkoak hilen artetik biztu ebanari, eta gu bere indarrez biztuko gaituanari, eta esan deiogun:
Kristo, gure bizia, salbau gaizuz.
—Kristo, ilunpeak argitzen dozuzan biziaren iturri eta hilkorren santutzaile, * egizu, egun hau zeure gorespenerako eroan daigula.
—Nekaldia eta gurutzea jasan dozuzan Jesus Jauna, * egizu, oinazetan eta heriotzan zeure antzeko izanik, biztueran ere Zeugaz bat izan gaitezala.
—Aitaren Seme, gure Maisu eta gure anaia, Jainkoarentzat erreinu eta abade egin gaituzu: * iguzu, gorespen-opari hau alaitasunean eskeini deizugula.
—Errege aintzaz betea, zure agerkunde-egun bikainaren zain gagoz, * zure aurpegia noiz ikusiko, eta zure antzeko noiz izango.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Poztu daitela
beti, Jauna, bizi-barritu eta gaztetu dozun zure herria; iguzu, zure seme-alaba-ordekotza
barriturik pozez gagozanok, usterik sendoenaz itxaron daigula gure biztuera-eguna.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.