GORESPENAK
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.
1 Ant. Zuk bizten gaituzu barriro, Jauna, eta herria zeugan poztutzen da, alleluia.
84 Salmoa
Zure lurrarekin, Jauna, onbera agertu zara,
on bihurtu dozu Jakoben zoria.
Parkatu deutsazu zure herriari
gaiztakeria,
estaldu deutsazuz hoben guztiak.
Emon deutsazu galga zure sumin
handiari.
atzera eragin deutsazu zure
hasarre-minari.
Birbiztu gaizuz, Jainko gure salbatzailea,
itzi eizu gugana daukazun hasarrea.
Gurekin betiko hasarratu zara, ala?
Zabalduko dozu hasarre hori gizaldi
guztietara?
Ez gaituzu barriro biztuko, ala?
Ez da zure herria Zugan poztuko?
Jauna, zure onginahia erakutsi
eiguzu,
zure salbamena emoiguzu.
Entzungo dot Jainko Jaunak dinoan hitza:
«Bakezkoa da Jainkoaren hitza,
bere herri eta bere zintzoentzat,
bihotzez Harengana bihurtuentzat».
Hurrean jake Haren bildur diranei salbamena:
gure lurrean Haren aintza bizi izango
da.
Onginahiak eta leialtasunak alkarren
bidera urtengo dabe,
zuzentasuna ta bakea laztanka bizi
izango dira.
Lurretik erneko da leialtasuna,
zerutik begira egongo zuzentasuna.
Jainkoak on dana emongo dau,
gure lurrak bere uzta ekarriko dau.
Zuzentasuna ibiliko da Haren aurrean,
eta salbamena Haren urratsen bidean.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuk bizten gaituzu barriro, Jauna, eta herria zeugan poztutzen da, alleluia.
2 Ant. Itxaron dogu Jaunagan; Harek argia eta bakea emongo deuskuz, alleluia.
Kantika: Is 26, 1-4. 7-9. 12
Bai sendo gure uria!
Harresi eta harresi-aurreko babes
jarri deutsoz.
Zabaldu eizuez ateak,
sartu dadin herri zintzo eta leiala.
Sendo dauka bihotza eta zaintzen dau
bakea,
Zeugan dau-ta itxaropidea.
Itxaron beti Jaunagan,
Jauna da-ta Harkatx menderen
mendeetan.
Zintzoaren bidea zuzena da,
Zeuk zelaitzen dozu zintzoaren
bidezidorra.
Zure epaien bidean, Jauna, zain
gaituzu,
zure izenaren eta oroipenaren egarri
gara.
Nire bihotza zure egarri da gauean,
nire gogoa zure bila dabil goizean,
zeure epaiek argitzen dabe-ta lurra,
eta zuzentasuna ikasten, lur osoan
bizi diranek.
Jauna, Zeuk emongo deuskuzu bakea,
gure egite guztiak Zeuk eginak
dira-ta.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Itxaron dogu Jaunagan; Harek argia eta bakea emongo deuskuz, alleluia.
3 Ant. Lurrak bere uzta emon dau: poztu bediz kantari atzerriak, alleluia.
66 Salmoa
Erruki bekigu, Jainkoa, bedeinkatu gaizala,
agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu daien lurrean zure bidea,
herri guztietan Zugandiko salbamena.
Ene Jainko, ospatu zaiezala herriek,
ospatu zaiezala herri guztiek.
Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazu-ta izadia;
zintzo dozuz-eta gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak.
Ene Jainko, ospatu zaiezala herriek,
ospatu zaiezala herri guztiek.
Lurrak bere uzta emon dau,
Jainkoak, gure Jainkoak, bedeinkatzen
gaitu.
Jainkoak bedeinkatu gaizala,
lur bazter guztiek bildur deutsoela.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Lurrak bere uzta emon dau: poztu bediz kantari atzerriak, alleluia.
ApEg 13, 30-33
Jaungoikoak biztu egin eban Jesus hilen artetik; eta Galileatik Jerusalemera Haregaz igon ebenei egun askotan agertu jaken. Horreek dira orain Haren testigu herriaren aurrean. Guk, barriz, hauxe adierazoten deutsuegu: gure gurasoei egindako agintzaria Jaungoikoak geuri, seme-alaboi, bete deuskula; biztu egin dau-ta Jesus. Halan dago idatzita bigarren salmoan: «Neure seme zara zu; Neuk zaitut gaur Zu sortu».
R/. Biztu da Jauna hilobitik. *
Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Benetan
dinotsuet: Ez eutsuen Moisesek emon zeruko ogia; neure Aitak emoten deutsue
zeruko egiazko ogia, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Benetan dinotsuet: Ez eutsuen Moisesek emon zeruko ogia; neure Aitak emoten deutsue zeruko egiazko ogia, alleluia.
Eskariak
Poztu gaitezan Kristogan, hildako gorputza bere indarrez berbiztu ebalako, eta eskatu deiogun:
Emoiguzuz, Jauna, zure biztuerearen frutuak.
—Kristo Salbatzaile, zure bizteaz emakumeak eta Apostoluak poztu zenduzan eta mundu guztia barritu: * egin gaizuz Jainko biziaren lekuko.
—Biziera barrira eroango gaituan biztuerea agindu deuskuzu guztioi: * egin gaizuz zure barri onaren zabaltzaile.
—Apostoluei askotan agertu zintxakezan, eta Espiritu Santua emon zeuntsen: * barritu eizu gugan Espiritu bizi-emoilea.
—Gizaldien azkeneraino zeure ikasleakaz izango zinala agindu zenduan: * egon zaitez gaur gugaz, eta lagundu eiguzu beti.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Urez eta Espiritu Santuaz barriro sortu diranei
zure erreinuko ateak edegiten deutsezuz, Jauna; gehitu eizu hareen barruan Zuk
emondako grazia, pekatu guztietatik garbiturik, zure agintzari guztiak jadetsi daiezan.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.