sábado, 15 de febrero de 2025

Jainkoaren hats bizirat

Jainkoaren hats bizirat zabal zuen bihotza,
zuen baitan dadin Kristo bizi eta gaur mintza.
Har zazue Jainkoaren Arnasa ta Gogoa,
zuetarik egin dezan Jainko Aitak Eliza.

Har dezagun Jainkoaren
Arnasa ta Gogoa,

geurok (gu-geu) baino barneago
baita gugan Jainkoa.

Mendekostez piztu-sura eskain zuen gorputza,
eta zuen sinisteak aldekoak pitz bitza.
Har zazue Jainkoaren Arnasa eta Gogoa,
beldur gabe aipa gora Jauna bera den Hitza.

Espiritu Santuari eman zuen bizia,
jasan-gogo bait du Harek lurrekoen zauria.
Har zazue Jainkoaren Arnasa eta Gogoa,
Kristok denen oinazez du bere gorputz guztia.

Bihotzetan den Hartara itzul zuen begiak,
guztietan izateko Harek erabiliak.
Har zazue, Jainkoaren Arnasa eta Gogoa,
Aitagana bil ditzala denak zuen argiak.

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...