GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
1 Ant. Basahuntza iturrien irrika lez, halan daukat, Jainko, gogoa irrika Zugana, alleluia.
41 Salmoa
Basahuntza iturrien irrika lez,
halantxe daukat, Jainko, gogoa
irrika Zeugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz,
da egarri,
noiz joango ete naz Jainkoaren
aurpegia ikustera.
Gau ta egun, negar-malkoak ditut ogi,
egunero jabiltaz: «Non dok hire
Jainko hori?»
Urtutzen jat barruan gogoa hau
oroituz:
zelan joaten nintzan Jainkoaren
etxera,
irrintzika ta goraka, jendetzaren
aurrean,
jaitarrekin batera.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera
dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire
Jainko.
Atsekabez daukat bihotza,
eta gogoan zaitut Jordan-lurretik,
Hermondik eta Misar-menditik.
Lezak lezeari deadar zure ur-jauzien
durunduan,
zure olatu eta ur-tontorrak nire
ganetik igaro dira.
Egunez bialduko deust Jaunak bere grazia,
eta gauez egingo deutsat eresi,
otoitz egingo, bizi nauan Jainkoari.
Hauxe esango deutsat Jainkoari:
«Ene Harkatx, zergaitik naukazu
ahazturik?
Zergaitik nabil goibel, etsaiak
zapaltzen nauala?
Hazurrak xehatzen jataz, etsaiek
isekatzen nabenean,
«Non dok hire Jainko hori?» egunero
niri esatean.
Zergaitik zagoz, ene arima,
lur-jorik?
Zergatik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera
dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire
Jainko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Basahuntza iturrien irrika lez, halan daukat, Jainko, gogoa irrika Zugana, alleluia.
2 Ant. Jauna, bete eizu Sion zure handitasunez, eta zure jauretxea zure edertasunez, alleluia.
Kantika: Sir 36, 1-7. 13-16
Gauza
guztien Jainko, salbau gaizuz;
atzerri guztietan Zeuganako bildurra
sartu eizu.
jaso zure eskua beste herrien aurka,
ikusi daien zure ahalmena.
Gu
zigortuz, santu agertu zara-ta hareen aurrean,
holan, hareek zigortuz, agertu
zaitez handi gure aurrean.
Jakin daien, Jauna, geuk dakigun
lez,
Zeu beste jainkorik ez dala.
Barritu
eizuz mirariak, barriztau harrigarriak,
zure esku eta besoari emoiezu ospea.
Batu eizuz Jakoben leinu guztiak,
behinola lez emoiezu euren ondarea.
Erruki
zakioz, Jauna, zure izena daroan herriari,
zure lehen-semetzat hartu dozun
Israeli.
Erruki zakioz zure uri santuari,
Jerusalemi, zure bizilekuari.
Bete eizu Sion zure handitasunez,
eta zure jauretxea zure edertasunez.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, bete eizu Sion zure handitasunez, eta zure jauretxea zure edertasunez, alleluia.
3 Ant. Jainkoaren aintzak argitzen dau uri santua, eta Bildotsa dau bere argi, alleluia.
18 Salmoa
Ortziak
Jainkoaren ospea dau zabaltzen,
zeru urdinak Haren esku-lana
iragartzen.
Bialtzen deutso hitza egunak
egunari,
barri emoten gauak gauari.
Ez
da hitzik, ez berbetarik,
ez da hotsik, entzun daitekeanik:
Lur guztira zabaltzen da hareen
hotsa,
lurbiraren mugaraino hareen
berbetea.
Han
ipini deutso eguzkiari egoitza,
urteten dau, senarrak bere gelatik
lez;
pozik doa gizon indartsu antzera,
bere ibil-bidea egitera.
Zeru-bazterretik
urteten dau,
eta beste bazterreraino haren
txangoa,
inork ezin daike hutsegin haren
beroa.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoaren aintzak argitzen dau uri santua, eta Bildotsa dau bere argi, alleluia.
Eg 2, 22-24
Entzun eta jarri erne zuen belarriak nire hitzetara: Nazareteko Jesusi buruz dihardut; Jainkoak sinisgarri egin eutsuen gizon hori; Haren bidez egin ebazan-eta, zuek dakizuen miragarriak, harrigarriak eta ezaugarriak. Jainkoak erabagia eta aurrez jakina eukan lez, zuen eskuetara emona izan zan gizon hau, eta zuek hil egin zenduen, jentilen eskuz kurutzean josiz: baina Jainkoak biztu egin eban, heriotzaren lokarriak askaturik. Ha ezin eitekean-eta heriotzearen menpean egon.
R/. Biztu
da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Benetan dinotsuet: Barriro jaiotzen ez danak, ezin ikusi daike Jainkoaren erreinua, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Benetan dinotsuet: Barriro jaiotzen ez danak, ezin ikusi daike Jainkoaren erreinua, alleluia.
Eskariak
Egin deiogun otoitz bere Semearen heriotzaz eta biztueraz goraldua izan dan Jainko Aitari, eta uste osoz eskatu deiogun:
Argitu eizuz, Jauna, gure adimenak.
—Argi guztien iturburu zaran Jainko, Kristoren biztuera ospetsuaz mundua argitu zenduan; * argitu eizuz gaur gure adimenak, sinismen biziaren distiraz.
—Zure Semearen biztuereaz, betiko bizitzarako ateak zabaldu zeunskuzan gizon-emakumeoi; * gaurko gure lanen bitartez, emoiguzu betiko zorionaren itxaropenean sendotzea.
—Biztutako zure Semearen bitartez, Espiritu Santua bialdu zeuntsan munduari; * biztu eizu gure bihotzetan maitasun-sua.
—Gu askatzeagaitik, kurutzetik zintzilik egon zinan Jesu Kristo, * izan zaitez gaur gure salbamen eta erospen.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu
izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, Aita esateko eskubidea emoten deuskuzu; eroan bere betera gure bihotzetan zure seme-alabatzako espiritua, agindu jakun ondarea jadetsi daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.