GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Poztuko dira Zugana batzen
diranak, alleluia.
5. salmoa, 2-10. 12-13
Entzun, Jauna, nire eskaria,
aditu eizu nire intziria.
Zagoz erne nire deadar-hotsera,
ene Errege ta ene Jainko.
Zuri arrenka nagokizu, Jauna,
entzun goizetik nire berbaldia;
goizean agertzen deutsut nire eskaria,
eta zure zain gelditzen naz.
Ez zara-ta Jainko gaiztakeria-zale,
gaiztorik ezin da bizi zurean,
harroek ez dabe iraungo zure aurrean.
Gaizkile guztiak gorroto dituzu,
guzur-ontziak hondatzen dituzu.
Gizon odol-zale ta maltzurrak,
gorroto ditu Jaunak.
Ni, barriz, zure maitasun ugariz,
sartuko naz zurean;
zure jauretxe deunaren aurrean
ahuspez jarriko zure bildurrean.
Jauna, nire etsaiekaitik,
zure zuzentasunean eroan nagizu,
nire aurrean zure bidea zelaitu eizu.
Ez da-ta egiarik holakoen ahotan,
horreen bihotzak txarkeria dau asmotan;
hilobi zabaldua da horreen eztarria,
horreen mihina, zurikeria.
Zugana batzen diranak, ordea, poztu bediz,
egin beie oihu beti pozaren pozez.
Babestu eizuz, eta alaitu bediz zuregan
zure izena maite dabenak.
Zintzoa zeuk onesten dozu-ta, Jauna,
onginahiez inguratzen babeskiz bezela.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztuko dira Zugana batzen diranak, alleluia.
2 Ant. Zeureak dira, Jauna, indarra ta handitasuna, zeurea erreinua, eta Zu, guztien ganetik dagoan buruzagia, alleluia.
Kantika: 1 Kro 29, 10-13
Gora zu, Jauna, gure
aita Israel-en Jainko,
betirik betiko.
Zeureak dira, Jauna, indarra
ta handitasuna,
zeureak argia, distira ta argitasuna.
Zeru-lurretan dagozan guztiak zeureakdira,
zeureak, Jauna, erreinua,
eta zu, guztien ganetik dagoan buruzagia.
Ondasuna ta ospea zeure
dituzu,
guztietan zeuk agintzen dozu.
Zure eskuan indarra ta kemena,
guztia handi ta sendo egitea, zeure eskuarena.
Orain, beraz, gure Jainko,
ospatzen zaitugu,
zure izen argitsua goresten dogu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeureak dira, Jauna, indarra ta handitasuna, zeurea erreinua, eta Zu, guztien ganetik dagoan buruzagia, alleluia.
3 Ant. Jauna errege jesarriko da betiraunean, alleluia.
28. Salmoa
Emon,
Jainko-seme-alabok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apainduria deunez.
Horra Jaunaren berbaroa ur-gainean:
Jainko itzalgarriaren ostotsa durundan,
Jauna ur ugarien ganean.
Jaunaren berbaroa indartsu,
Jaunaren berbaroa ospetsu.
Jaunaren berbaroak ditu
izaiak apurtzen,
Libango izaiak Jaunak apurtzen.
Libani jauzi eragingo deutso, zekorrari lez;
Sarioni, basa-idiskoari lez.
Jaunaren berbaroak su-garra
dau botatzen,
Jaunaren berbaroak basamortua ikaratzen,
Jaunak Kades-lekaroa ikaratzen.
Jaunaren berbaroak bihurritzen ditu arteak,
soiltzen basoak,
haren jauretxean danek dinoe: Gora!
Jesarri da uholde-ganean,
Jauna errege jesarriko betiraunean.
Bere herriari indar emongo deutso Jaunak,
bere herria bedeinkatuko dau bake emonez Jaunak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna errege jesarriko da betiraunean, alleluia.
Zeure ondoan dozu hitza: zeure ahoan eta zeure bihotzean. Hitz hori da, guk iragartzen dogun sinismenaren barria. Izan ere, zeure ahoz autortzen badozu, Jesus, Jauna dala, eta zeure bihotzean sinisten badozu, Jaungoikoak hilen artetik biztu ebala, salbatuko zera. Bihotzez sinisteak zuzentasuna dakarsku, eta ahoz autortzeak, salbamena.
R/. Biztu da Jauna hilobitik. *
Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Ni maite nauana, maite izango dau nire Aitak, eta Neuk ere maite izango dot, eta agertuko naiako, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ni maite nauana, maite
izango dau nire Aitak, eta Neuk ere maite izango dot, eta agertuko naiako,
alleluia.
Eskariak
Goraldu daigun, Aitak goratu eta herri guztien ondare egin dauan Jesus, holan eskatuz:
Salbau gaizuz, Jauna, zure garaipenaren bitartez.
—Kristo, pekatua eta heriotzea suntsituz, zure garaipenez infernuko ateak apurtu dozuzan Horrek, * egin gaizuz gaur, pekatuaren garaile.
—Gizaldi guztia, heriotzatik bizira ekarriz, hildako guztiei bizia emon deutsazun Horrek, * gugaz hartu-emonak dabezan guztiei emoiezu betiko bizia.
—Heriotzea ezereztu eta bizi barria emon deuzkuzun Horrek, * egizu, biziera barri baten ibili gaitezala gaur.
—Zure hilobiaren zaintzaileak nahasturik, ikasleak poztu zenduzan Horrek, * emon zure zerbitzarioi pozbide osoa.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, zure fededunen bihotzak gogo bateko
egiten dituzu; egizu, zure herriak maitatu daiala Zuk agindua,
eta itxaron Zuk agindua; mundu aldakor honetan dagozan bitartean hareen bihotzek
sendo iraun daien, egiazko zoriona dagoan lekuan. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.