GORESPENAK
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.
1 Ant. Nire bihotzak eta haragiak, Zeugana, Jainko biziagana dihardue poz-jauzika, alleluia.
83 Salmoa
Zure egoitza, gudari-taldeen
Jauna,
bai maitagarria dala!
Agortzen daukat nire arimea,
irrikaz daukat Jaunaren atarira.
Nire bihotz eta haragi
Jainko biziagana poz-jauzika dabilz.
Txoriak ere aurkitzen dau
etxea,
baita elaiak ere kumeak ipintzeko
habiea:
zure altarak, gudari-taldeen Jauna,
ene Errege ta ene Jainkoa!
Bai dohatsu zure etxean bizi
diranak;
beti Zu goresten diharduenak!
Bai dohatsu, Zugandik laguntza
dauana,
erromes-txangoak asmatzen dituana!
Ibar Lehorra igarotzean,
iturri dabe bihurtzen,
eta lehenengo euriak onespenez dau
jazten.
Badoaz gero ta kementsuago,
Jainkoa Sionen noiz ikusiko.
Entzun nire otoitza, Jauna,
gudari-taldeen Jainko,
erne belarria, Jakoben Jainko.
Begitu eiozu, Jainko, gure
Babeskiari,
begitu zure Gantzutuaren aurpegiari.
Hobe da, jakina!, egun bat
zure atarietan,
eta ez mila bestelakoetan;
Jainkoaren etxe-atarietan egotea nik
nahiago,
gaiztoen etxean bizi izatea baino.
Eguzki eta babeski jat Jainko
Jauna,
grazia ta ospea emoten ditu Jaunak.
Jaunak on danik ukatzen ez daki,
errugabe dabilanari.
Gudari-taldeen Jauna, bai
dohatsu,
Zugan uste on dauan gizakia.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire bihotzak eta haragiak, Zeugana, Jainko biziagana dihardue poz-jauzika, alleluia.
2 Ant. Herri asko joango dira Jaunaren mendira, alleluia.
Kantika: Is 2, 2-5
Azken-egunetan, Jaunaren
etxearen mendia
sendo izango da jarria:
muno guztien ganetik, mendi guztien
buru,
Atzerri-jendeak bertara joko dau.
Herri asko joango dira
esanez:
«Erdu!, igon daigun Jaunaren mendira,
Jakoben Jainkoaren etxera:
Berak erakutsiko deuskuz bere
bideak,
eta Aren bidezidorretan ibiliko gara;
Siondik urtengo dau-ta legeak,
eta Jerusalemdik Jaunaren hitzak».
Berak epaituko dauz
atzerriak,
auzitara ekarriko herriak eta
herriak.
Golde bihurtuko dabez
ezpatak,
eta igitai, lantzak.
Ez dau herrik herriren aurka
ezpatarik jasoko,
ez dira gudurako barriro trebatuko.
Zatoz, Jakoben etxea,
ibili gaitezan Jaunaren argitan.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Herri asko joango dira Jaunaren mendira, alleluia.
3 Ant. Esan eizue atzerrietan: «Jauna errege da», alleluia.
95 Salmoa
Kanta Jaunari kantu
barri,
kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinkatu Haren
izena,
iragarri egunez egun, Harengandiko
salbamena.
Zabaldu Haren ospea
atzerrietan,
Haren mirariak herri guztietan.
Handi da-ta Jauna, eta guztiz
goresgarri,
jainko guztien aldean itzalgarri.
Irudi huts dira atzerriko
jainko guztiak,
Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
Distira ta edertasuna dagoz Haren
aurrean,
indarra ta argia Haren jauretxean.
Herrietako sendiak, emon
Jaunari,
emon Jaunari ospe ta goraldi.
Emon ospe Jaunari bere izenaren
ederrez,
sartu zaiteze Haren atarietan opariak
eroanez.
Gurtu eizue Jauna jantzi
gurenean,
ikara egizu, lurbira guztia, Haren
aurrean.
Esan eizue atzerrietan: «Jauna errege
da,
lurbira kolokatu ez dadin sendo
ezarri dau,
herriak zuzenbidez epaitzen dauz».
Poztu bedi ortzia, alaitu
lurra,
orro egin bei itsasoak bertan bizi
diranakaz,
egin beza txalo landeak bertan
dagozan guztiekaz.
Poztu beitez basoko zugatzak
Jaunaren aurrean, badatorrelako,
lurra epaitzera datorrelako.
Zuzenbidez epaituko dau lurbirea,
eta leialtasunez erriak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Esan eizue
atzerrietan: «Jauna errege da», alleluia.
Erm 10, 8b-10
Zeure ondoan dozu hitza: zeure ahoan eta zeure bihotzean. Hitz hori da, guk iragartzen dogun sinismenaren barria. Izan ere, zeure ahoz autortzen badozu, Jesus, Jauna dala, eta zeure bihotzean sinisten badozu, Jaungoikoak hilen artetik biztu ebala, salbatuko zera. Bihotzez sinisteak zuzentasuna dakarsku, eta ahoz autortzeak, salbamena.
R/. Biztu da Jauna hilobitik. *
Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Egizue lan, ez hondatzen dan janariagaitik; betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egizue lan, ez hondatzen dan janariagaitik; betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino, alleluia.
Eskariak
Goraldu daigun, Aitak goratu eta herri guztien ondare egin dauan Jesus, holan eskatuz:
Salbau gaizuz, Jauna, zure garaipenaren bitartez.
—Kristo, pekatua eta heriotzea suntsituz, zure garaipenez infernuko ateak apurtu dozuzan Horrek, * egin gaizuz gaur, pekatuaren garaile.
—Gizaldi guztia, heriotzatik bizira ekarriz, hildako guztiei bizia emon deutsazun Horrek, * gugaz hartu-emonak dabezan guztiei emoiezu betiko bizia.
—Heriotzea ezereztu eta bizi barria emon deuzkuzun Horrek, * egizu, biziera barri baten ibili gaitezala gaur.
—Zure hilobiaren zaintzaileak nahasturik, ikasleak poztu zenduzan Horrek, * emon zure zerbitzarioi pozbide osoa.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Zure egiak, Jauna, argitu egiten ditu oker
dabiltzanak, bide zuzenera bihurtu daitezan; egizu, izenez kristau diranek egintzetan
bete daiela eta agertu, euren kristau-izatea. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.