GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
JESU KRISTO, ZU ZERA
Jesu Kristo, /
Zu zera, Zu, denen Jaun:
gaur Zu nausi
/ agertuz, nork iraun?
Fededunak, /
ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak
/ etorri behar du.
Denok zutik,
gaur elkar eskutik har:
Kristo beti /
guk argi, guk indar.
R/. Fededunak,
/ ez etsi, ez ilundu:
berriz Jaunak
/ etorri behar du.
Denok zutik,
gaur elkar eskutik har:
Kristo beti /
guk argi, guk indar.
Egun hartan /
hilko da eguzkia,
ilargian / ere
bai argia;
nahasiko bat-batez
goi-indarrak,
eroriko /
zerutik izarrak;
itsasoa /
marrumaz entzutean,
lurrekoak /
egongo ikaran. R/.
Hara nun den /
gain hartan ezarria,
salbatuen /
ezagutgarria.
Kristo Jauna /
lurrak hor izango du,
hodeietan, /
guztien Jaun ahaltsu.
Hurbil bait da
/ Jaunaren erreinua,
gora zuek /
orduan burua. R/.
1 Ant. Aitak, Semearen kurutzeko odolaz, bakeak egin ebazan zeruko eta lurreko izaki guztiekaz.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Aitak, Semearen kurutzeko odolaz, bakeak egin ebazan zeruko eta lurreko izaki guztiekaz.
2 Ant. Kristoren bidez eta Kristorentzat izan zan egina dana.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu
eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Kristoren bidez eta Kristorentzat izan zan egina dana.
3 Ant. Haren oinpean jarri eban dana, eta Eleizeari emon eutson, danaren gaingo buru lez; bera da haren gorputz.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Haren oinpean jarri eban dana, eta Eleizeari emon eutson, danaren gaingo buru lez; bera da haren gorputz.
Jainkoaren hitza (Hb 10, 5-10)
Kristok, mundu honetan sartzerakoan, hauxe esan eutson Jainkoari: Ez zenduan nahi izan opari eta eskaintzarik; baina gorputza eratu zeustan. Erre-opari eta pekatuen parkamen-oparirik ez dozu atsegin izan. Horregaitik dinot: «Hemen nozu». Liburuan agintzen jat zure nahia betetzeko, ene Jainko. Lehenengo dino: Ez zenduan nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskeintzarik, ez erre-opari, ez pekatuen barkamen-oparirik, gauza guztiok legeak agindutakoak izan arren. Ondoren, beste hauxe dino: Hemen nozu zeure nahia betetzeko. Aitatutako lehenengo kultua kentzen dau bigarrena jartzeko. Eta behin betiko egin eban bere gorputzaren eskeintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete daualako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak
R/. Hementxe
nago, ene Jainko, * Zure nahia egiteko. Hementxe.
V/. Neure erraietan daroat zure legea. Zure. Aintza Aitari. Hementxe.
Bened. ant. Aita, bat izan daitezala danok, sinistu daian munduak Zeuk bialdu nozula.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Aita, bat izan
daitezala danok, sinistu daian munduak Zeuk bialdu nozula.
Eskariak
Goretsi daigun Jesu Kristo egun honen hasieran; bera da salbazino-iturri gizaki guztientzat; eta eskatu deiogun apaltasunez:
Entzun gaizuz, Jauna.
—Kristo, Jainkoaren Hitza: Zu betirik eta betiko zara Aitaren ondoan; * sagaratu eizu Zure Eleizea batasunean.
—Jesus, Zu Espiritu Santuaren indarraz igurtzi zinduzan Aitak: * sagaratu eizu Zure Eleizea santutasunean.
—Kristo, Itun Barriko abade nagusia: * emon zeure santutasunetik abadeei, Aitaren aintzarako.
—Kristo, Jainkoaren jakituri, bake eta gure erospen: * egizu, gogo bat eta bihotz bat izan gaitezala guztiok zure Eleizan.
—Kristo, Betirauneko abadea eta Aita aintzaltzen dozuna: * egizu, jakin daigula gure burua zeugaz batera eskeintzen, betiko aintzaren goralpenerako.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Oi Jainko, zure handitasunaren aintzarako eta gizadi osoa salbatzeko, betiko abade nagusi egin dozu zeure Seme bakarra, egizu, Kristok zure misterioen zerbitzari eta emoile aukeratu dituanok, Espiritu Santuaren graziaz leial bete dagiela hartu daben zerbitzu hori. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu
gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.