lunes, 10 de febrero de 2025

Seigarren Eguaztena

GORESPENAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
        Hasieran zen bezala orain eta beti
        gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

1 Ant. Urek ikusi zinduezan, ene Jainko, zure herria ur handietan ekarri zenduanean, alleluia.

76 Salmoa

Jainkoagana joat berbaldia, oihuka nauka,
     Jainkoagana nire berbaldia, entzun naian.

Estualdian Jaunaren bila nabil,
     gauez aspertu barik zabaltzen dot eskua,
     pozari uko egiten deutso nire gogoak.

Aieneka nago Jainkoaz oroitzean,
     arnasea galtzen dot gogoratzean.
     Begirik itxi barik naukazu,
     kezkaz, ezin dot berbarik egin.

Lehengo egunak jataz bururatzen,
     antxinako urteak gogoratzen;
     gauez buru-iraultzen dihardut,
     hausnartuz, neure buruaz galdetzen:

Betiko zapuztu ete gaitu Jaunak?
     Ez ete dogu gure alde aurrerakoan?
     Agortu ete da betiko Haren maitasuna,
     galdu ete da betiko Harek emondako hitza?

Errukitzea Jainkoari ahaztu ete?
     edo-ta, sumindurik, bere errukia itxi ete?
     «Hauxe dot min —da nire esana—,
     Goi-goikoaren eskua aldatu jatana».

Oroitzen naz Jainkoak eginetaz,
    oroitzen, bai, antxinako mirarietaz.
    Zure lan guztiak buruz iraultzen ditut,
    eta zure mirariak hausnartzen ditut.

Zure bideak santu, ene Jainko,
    nor da handiz gure Jainkoa bezain jainko?
    Jainko mirarigile zara Zu,
    herriei zure indarra ikusiazo deutsezu.
    Zeure besoz askatu dozu zure herria,
    Jakoben eta Joseren semeteria.

Urek ikusi zinduezan, ene Jainko,
    urek ikusi zinduezan eta izutu egin ziran,
    olatuak ere ikaratu egin ziran.

Euria erruz egin eben lainoek, 
    hodeiek berbaroa emon eben,
    zure geziek hegaz egin eben.

Zure trumoiak zurrunbiloan burrunba,
    tximistek argitu eben lurbira,
    dardaratu eta ikaratu egin zan lurra.

Itsasoz egin zendun zure bidea,
    eta zure bidexka ur handietan,
    zure aztarnarik ez zan agiri.

Artalde-antzera zenduan zure herria,
    Moisesen eta Aaronen bidez ekarria.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Urek ikusi zinduezan, ene Jainko, zure herria ur handietan ekarri zenduanean, alleluia.

2 Ant. Heriotzea ta bizia Jaunak ditu emoten, alleluia.

Kantika: 1 Sm 2, 1-10

Jauzika daukat bihotza Jaunagan,
     jagi da nire bekokia Jainkoagan.
     Etsaien aurka zabal dagit berba,
     zure laguntzaz poztutzen naz-eta.
     Ez da santurik Jauna lakorik,
     ez da izan ere besterik,
     ez da harkatxik gure Jainkoa lakorik.

Ez egin berba bar-bar eta harro-harro,
     handi-usterik ez bei urten zuen ahotik.
     Jainkoa da-ta Jauna, guztia dakiana,
     Berak neurtzen dau guk egina.

Bizkorren uztaiak eten egiten dira,
     makalak, ostera, kemenez janzten dira.
     Asetuak, ogi-orde doaz lanera,
     gosetuak, barriz, lanetik atsedenera.
     Zazpitan erditu da agor zana,
     agortu da seme-alaba asko zituana.

Heriotzea eta bizia Jaunak emoten ditu,
     Berak Lezaratzen dau eta handik ataratzen.
     Jaunak dau pobre ta aberats egiten,
     beheratzen eta goratzen.

Hautsetatik jagiazoten dau behartsua,
     sats artetik altxatzen txiroa;
     handikien artean jesarriazoteko,
     eta aurki garaitsu bat damotso.
     Lurraren zutoinak Jaunak bereak ditu-ta,
     lurbirea hareen ganean ipini dau.

Bere zintzoen urratsak ditu zaintzen,
     gaiztoak, barriz, ilunpetan dira galtzen;
     gizakia ez da bizkor bere indarrez.

Bere etsaiak xehatu ditu Jaunak,
     Goi-goikoak ostots egin dau zeruan.
     Jaunak erabagiko ditu lurreko mugak,
     emongo deutso erregeri bere indarra,
     eregiko dau bere Gantzutuaren adarra.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Heriotzea ta bizia Jaunak ditu emoten, alleluia.


3 Ant. Argia sortu jako zintzoari, alaitasuna bihotz-zuzenari, alleluia.

96 Salmoa

Errege da Jauna, alaitu bedi lurbira!
     Poztu beitez ugarte guztiak!
     Inguruan Laino eta Hodei baltza dakarz,
     Zuzena eta Bidezkoa ditu bere aurkiaren oinarri.

Aurretik Sua joako eta inguruko etsaiak kiskaldu egiten ditu.
     Haren tximistek argitzen dabe lurbirea,
     eta ikustean ikaratu egiten da lurra.

Mendiak ezkoa lez urtzen dira Jaunaren aurrean,
     lur guztiaren Jaunaren aurrean.
     Iragartzen dau ortziak Haren zuzentasuna,
     herri guztiek dakuse Haren edertasuna. (dakuse=ikusten dabe)

Lotsatu egiten dira jainko-irudien jauresleak,
     euren jainkoengan harrotzen diranak:
     Haren aurrean ahuspeztuko dira jainko guztiak.

Entzunez poztutzen da Sion,
     Judako uriak alaitzen dira,
     Jauna, zure erabagiakaitik.
     Zu, Jauna, Goi-goiko, lur guztiaren ganetik,
     oso garai zagoz jainko guztien ganetik.

Maite ditu Jaunak hobena gorrotatzen dabenak,
     bere zintzoen biziak zaintzen ditu,
     gaiztoen eskutik ataratzen ditu.

Argia sortu jako zintzoari,
     alaitasuna bihotz-zuzenari.
     Poztu zaiteze, zintzoak, Jaunagan,
     ospatu eizue Haren izen santua.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Argia sortu jako zintzoari, alaitasuna bihotz-zuzenari, alleluia.


Jainkoaren hitza

1 Kor 15, 54-57

     Ustelkor hau ustel-ezinez jantzi daitenean, eta hilkor hau hilezkorrez, orduan beteko da idatzirik dagoan hitza: «Garaipenak iruntzi egin dau heriotza. Non da, heriotza, zure garaipena? Non da, heriotza, zure eztena?» Heriotzaren eztena pekatua da; eta pekatuaren indarra, Legea. Eskerrak Jainkoari, garaipena emoten deuskulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez!

R/.  Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/.  Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
        Aintza Aitari. Biztu da.

Bened. ant.  Oraindino gauza asko daukadaz zuei esateko; baina orain zuek ezin dozuez jaso; egiaren Espiritua etorri daitenean bai, orduan Berak zuzenduko zaitue egia osoraino, alleluia.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Oraindino gauza asko daukadaz zuei esateko; baina orain zuek ezin dozuez jaso; egiaren Espiritua etorri daitenean bai, orduan Berak zuzenduko zaitue egia osoraino, alleluia.


Eskariak

     Apostoluei Kristo berbiztua erakutsi eutsen Jainkoari, zuzendu deioguzan eskariok, esanez:

Argitu gaizuz, Jauna, Kristoren aintzaz.

     —Jainko, argi guztien Aita, esker onez goresten zaitugu gaur, zure harrigarrizko argira deitu gaituzulako, * eta zure salbamena emoten deuskuzulako.

     —Argitu eizuz, Jauna, eta sendotu zeure Espirituaren indarrez, * giza-familiak bere bizierea errazteko egiten dauzan ahalegin guztiak.

     —Egin gaizuz gure senideen zerbitzari eta laguntzaile, * gizadia bera Zuretzat opari atsegin izan dakizun.

     —Egun barriaren hasiera honetatik, bete gaizuz zure errukiz, * egun guztian pozik goratu zaiguzan.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

     Entzun, Jauna, gure otoitza, eta zure Semearen biztuerea ospatzen dogunez, emoiguzu, santu guztiakaz batean poztu gaitezala, Ha, barriz etorri daitenean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...