lunes, 17 de febrero de 2025

Zazpigarren Zapatua

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

1 Ant. Nire hitzak espiritu eta bizi dira, alleluia.

118 Salmoa

Entzun naizu, Jauna: oihuka dihardut bihotz guztiaz,
      beteko ditut Zuk jarriak.
      Oihuka nagotzu, salbau naizu,
      Zuk iragarriak gordeko ditut.

Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera,
      zure hitzetan dot itxaropidea.
      Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
      zure esanak gogoan irauliz.

Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
      emoidazu bizia zure erabagien arabera.
      Gaiztoz eraso nabenak hurrean dira,
      zure legetik urrun dira.

Hur zaukadaz, Jauna,
      leial dira zure agindu danak.
      Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri deutsedana,
      Zuk betiko jarriak dirana.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire hitzak espiritu eta bizi dira, alleluia.

 

2 Ant. Jauretxe bat eta altara bat jaso dozuz, Jauna, zure bizileku santuan, alleluia.

Kantika: Jak 9, 1-6. 9-11

Arbasoen Jainko eta Jaun errukitsu,
      diran guztiak zeure hitzez eginak dituzu;
      zeure jakituriaz egin zendun gizakia,
      zure sorkari guztien nagusi izango zana;
      zintzo eta zuzen lurbirea antolatu eian,
      bihotz leialez auziak erabagi eizan.

Emoidazu, Zurekin zure aurkian dagoan jakituria,
      eta ez ni baztertu zure seme-alaben artetik.
      Zure zerbitzari nozu, eta zure neskamearen seme(-alaba),
      bizi laburreko gizon(-emakume) ahula,
      auziak eta legeak ulertzeko makala.

Gizakirik bikainena ere ezer ez da-ta,
      Zugandiko jakituriarik harengan ez bada.

Zeugaz dozu
      zure egintzak ezagutzen dauzan jakituria,
      Zuk, mundua egitean, bertan zana;
      harek badaki zure begiei atsegin jakena,
      zer dan zuzena zure aginduen arabera.

Bialdu eidazu zeru santu horretatik,
      helduazo eidazu zure aintzaren aurkitik;
      neugaz izanik, neugaz jardun daian lanean,
      eta ikusi daidan Zuri zer jatzun atsegin.

Harek dana daki, eta dana ulertzen dau:
      nire egitekoetan zentzunez nau gidatuko,
      eta bere aintzaz babestuko. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jauretxe bat eta altara bat jaso dozuz, Jauna, zure bizileku santuan, alleluia.

 

3 Ant.  Neu naz bidea, egia eta bizia, alleluia.

116 Salmoa

Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
      goraldu eizue, herri guztiak.

Sendotu dau-ta guregan bere maitasuna,
      eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Neu naz bidea, egia eta bizia, alleluia.

 

Jainkoaren Hitza

Jds 20-23a

      Zuen sinismen santuan sendo jasota, Espiritu Santuagan otoitz egiten dozuela, iraun eizue Jainkoaren maitasunean, eta itxaron, Jesu Kristo gure Jaunak bere errukiz emongo deutsuen betiko bizia. Batzuk zalantzan dagozala? Argitu eizuez; besteak sutatik atara eta salbau eizuez. Agertu besteei errukia, baina zuhurtasunez.


R/.  Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/.  Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
        Aintza Aitari. Biztu da.

 

Bened. ant.  Ni zeuekaz nozue egunero, munduaren azken-eguna arte, alleluia. 

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ni zeuekaz nozue egunero, munduaren azken-eguna arte, alleluia. 


Eskariak

      Espiritu Santuagan bateatuak garanok, goretsi daigun Jauna bateatu guztiekin batean, eta eskatu deiogun:

Jesus Jauna, egin gaizuz santu Espiritu Santuagan.

      —Bialdu eizu gugana Espiritu Santua, * gure Errege eta Jaun autortu zaiguzan gizon-emakume guztien aurrean.

      —Emoiguzu egiazko maitasuna, * senide lez alkar maite izan daigun.

      —Zuzendu eizuz zeure graziaz fededunen bihotzak, * gogo alaiz hartu daiezan Espiritu Santuaren dohaiak.

      —Emoiguzu zure Espiritu Santuaren indarra, * gugan makal eta zauriturik dagoana, sendotu eta osatu daian.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

      Pazko-aldia amaitzen dogun honetan, iguzu, Jainko ahalguztiduna, Pazko-misterioak iraun daiala gure jokabideetan eta gure bizitza guztian. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...