GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Hau da Jaunak egin dauan eguna, alleluia
117 Salmoa
Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.
Israel-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron-etxeak hauxe esan bei:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan beie Jaunaren bildur diranek:
«Haren maitasuna betikoa».
Deitu neuntsan larrialdian Jaunari,
entzun eustan eta onez atara.
Jauna dot neugaz: ez deutsat bildurrik,
gizonak egin leikidanari.
Nigaz Jauna, niri lagun egiteko,
nik etsaiak lotsatuak ikusteko.
Hobe da Jaunagana batzea,
eta ez gizakiengan uste on izatea;
hobe da Jaunagana batzea,
eta ez handikiengan uste on izatea.
Atzerri-jende guztiek inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Alde guztitik jendeek inguratu ninduen:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Erleek lez inguratu ninduen,
biztu ziran sua sasian lez:
Jaunaren izenean xehatu nebazan.
Gogor bultzatu ninduen jausteko,
hantxe egoan Jauna niri laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Bera suertatu da nire salbazinoa.
Poz eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan:
«Jaunaren eskoiak bizkor jokatu dau,
Jaunaren eskoiak nau altxatu,
Jaunaren eskoiak bizkor dau jokatu».
Ez naz hilgo, bizi izan baino,
Jaunaren eginak nik oihukatuko.
Zigortu nau Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.
Edegi niri zintzotasunaren ateak,
hortik sarturik emon deiodazan Jaunari eskerrak.
Hauxe da Jaunaren atea,
zintzoak sartuko dira aurrera.
Eskerrak Zuri, entzun nozulako,
salbazino suertatu zaiatazalako.
Etxegileek baztertutako harria,
berori suertatu da giltz-harria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hauxe da Jaunak egin dauan eguna,
gu poztutzeko eta alaitzeko eguna.
Emon, Jauna, salbazinoa,
emon, Jauna, zoriona.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.
Jainkoa da Jauna,
guri argi egin deuskuna.
Antolatu eizue jente-lerroa
abar-hostoak eskuetan dabezala,
altarearen ertzetaraino doazala.
Zeu zara nire Jainko,
eskerrak emoten deutsudaz;
ene Jainko, goresten zaitut.
Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
Haren maitasuna betikoa da-ta.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hau da Jaunak egin dauan eguna, alleluia
2 Ant. Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian: aintza ta gorespen Zuri gizaldietan, alleluia.
Kantika: Dn 3, 52-57
Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria:
aintza ta gorespen Berari
gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zure erreinuko aurkian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, kerubin-gainean jesarrita,
lezak ikusten dozuzana:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian:
aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian: aintza ta gorespen Zuri gizaldietan, alleluia.
3 Ant. Ahuspez gurtu eizue, aurkian jesarrita dagoan Jauna, eta esan: Amen, alleluia.
150 Salmoa
Goretsi eizue Jauna bere jauretxean,
Goretsi eizue bere zeru ospetsuan.
Goretsi eizue, Berak egin-lan handiakaitik,
Goretsi eizue bere handiaren handiagaitik.
Goretsi eizue turutaren hotsez,
Goretsi eizue salterioz eta kitar-hotsez.
Goretsi eizue zaldabai eta dantzarekin,
Goretsi eizue zurda-soinu eta txistuarekin.
Goretsi eizue txilin ozenekin,
Goretsi eizue txilin alaiekin.
Arnasa duen guztik Jauna beza goretsi.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ahuspez gurtu eizue, aurkian jesarrita dagoan Jauna, eta
esan: Amen, alleluia.
ApEg 10, 40-43
Hirugarren egunean Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, eta agertzea emon eutson; baina ez herri guztiari, Jaunak lehendik aukeratutako testiguei baino: geuri, Ha hilen artetik biztu ondoren, Haregaz jan eta edan genduanoi. Eta agindu euskun, herriari irakatsi gengiola eta autortu, Bera dala Jainkoak bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek egiten deutsoe autormen: Harengan sinisten daben guztiek, hartzen dabela, Beraren izenean, pekatuen parkamena.
R/. Kristo,
Jainko biziaren Seme, erruki zakiguz. * Alleluia, alleluia. Kristo.
V/. Hilen artetik biztu zaran Hori.
Alleluia, alleluia.
Aintza Aitari. Kristo.
Bened. ant.
A urtean: Benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak, Nik egiten dodazan lanak egingo dauz harek ere, eta handiagoak ere bai, alleluia.
B urtean: Aitak Ni maite nauan lez, halan maite izan zaituet Nik. Iraun eizue neure maitasunean, alleluia.
C urtean: Entzuten dozuen hitza ez da Nirea, Ni bialdu ninduan Aitarena baino, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
A urtean: Benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak, Nik egiten dodazan lanak egingo dauz harek ere, eta handiagoak ere bai, alleluia.
B urtean: Aitak Ni maite nauan lez, halan maite izan zaituet Nik. Iraun eizue neure maitasunean, alleluia.
C urtean: Entzuten dozuen hitza ez da Nirea, Ni bialdu ninduan Aitarena baino, alleluia.
Eskariak
Jesu Kristo, gure Errege eta Salbatzailea biztu dauan Jainko guztiz ahaltsuari egin deiogun otoitz, esanez:
Argitu gaizuz, Jauna, Kristoren distiraz.
—Aita guztiz santu, Jesus zure Seme maitea heriotzaren ilunetik zure aintzaren argitara aldatu zenduan Horrek, * iguzu, zure harrigarrizko argitara heldu gaitezala.
—Sinismenaren bitartez salbatu gaituzun Horrek, * egizu Bateoaren sinismenean bizi izan gaitezala gaur.
—Kristo dagoan zeruko gauzak irrikatzeko agintzen deuskuzun Horrek, * gorde gaizuz pekatuaren liluretatik.
—Kristorekin Zugan ezkutaturik dagoan gure biziak distiratu daiala munduan, * zeru-lur barriak iragarri daizan.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztiduna,
hilen artetik biztu dan gure Jauna goresteko ospatzen doguz egun pozgarriok; egizu, oroigarriotan autortzen doguna, geure egintzetan bete dezagula beti. Zure Seme
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.