sábado, 8 de febrero de 2025

Hirugarren Barikua

GORESPENAK

 Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
        Hasieran zen bezala orain eta beti
        gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia.

 

Goratzarrea

1 Ant. Garbitu naizu, Jauna, zeharo nire hobenetik, ikuzi naizu nire txarkeriatik, alleluia.

50 Salmoa

Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
      suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
      Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
      ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.

Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
      nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
      Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
      zure begietan oker dana egin dot nik.

Zuzen agertuko zara auzian,
      zintzo zure epaian.
      Hobendun sortua naz izan ere,
      pekatuan ninduan amak erne.

Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
      bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
      Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
      ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.

Entzunazo poza ta atsegina niri;
      xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
      Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
      nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.

Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
      arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
      Ez naizu urrundu zure aurretik,
      zure arnasa santua ez kendu niri.

Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
      zure arnasa zabalez sendotu naizu.
      Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
      Zeugana bihurtuko dira pekatariak.

Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
      Jainko, ene salbatzaile;
      eta nire ezpanek zure zuzentasuna
      pozetan zabalduko dabe.

Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
      eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
      Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
      erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.

Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
      ez dozu arbuiatuko, Jainko,
      bihotz damutu eta umildua.

Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
      Jerusalemgo harresiak barritu eizuz.
      Orduan onartuko dozuz
      legezko opari, emari eta erre-opariak;
      orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Garbitu naizu, Jauna, zeharo nire hobenetik, ikuzi naizu nire txarkeriatik, alleluia.

 

2 Ant. Kristok gure pekatuak bere bizkarrean haga-ganera eroan ebazan, alleluia.

Kantika Jr 14, 17-21

Nire begiak negarrez urtzen dagoz,
    gau ta egun, etengabe;
    jo egin dau-ta nire herriko alaba gaztea
    ezbehar handiak,
    ikaragarrizko zauriak.

Landara urtetzen badot, hara ezpataz sakailduak, (triskatuak)
    urira sartzen banaz, hara goseak makalduak.
    Abadea eta profeta bera ere
    hor dabilz nora-ezean batetik bestera.

Juda erabat itzi dozu, ala?
    Zure gogoak Sion iguindu ete dau?
    Zergaitik jo gaituzu,
    eta sendabiderik itzi ez deuskuzu?
    Bakearen zain gengozan, eta zorionik ez,
    larria ugari osatze-sasoiaren ordez.

Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria,
    eta gure arbasoen errua,
    zeure aurka egin dogu-ta pekatua.

Zure izenaren ederragaitik, ez gaizuz uxatu,
    zure aurkiaren aintza ez dadin kutsatu.
    Oroitu zaitez, Jauna,
    eta ez hausi gugaz dozun ituna.

Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Kristok gure pekatuak bere bizkarrean haga-ganera eroan ebazan, alleluia.

 

3 Ant.  Jaunaren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze, alleluia.

99 Salmoa

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
      Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
      Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.

Jakizue Jauna dala Jainko,
      Berak egin gaitu, Bereak gara,
      Bere herri eta larreko artalde.

Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
      Haren atarietan goratzarreka,
      emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.

«Onbera da-ta Jauna,
      Haren maitasuna betiko,
      Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».

 Aintza Aitari eta Semeari,
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

 Ant.  Jaunaren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze, alleluia.

 

 

Jainkoaren Hitza

Eg 5, 30-32

     Gure arbasoen Jainkoak biztu egineban zuek hagetik zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskoiaz, eta Buruzagi eta Salbatzaile egin, Israeli bihotz-barritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gera gauza honeen testigu, baita Jainkoak bere esana egiten dabenei emoten deutsen Espiritu Santua ere.


R/.  Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia. Biztu da.
V/.  Gugatik hagan zintzilik hil zana. Alleluia.
        Aintza Aitari. Biztu da.

 

Bened. ant.  Nire haragia jaten dauana eta nire odola edaten, Neugan dago, eta Ni beragan, alleluia.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire haragia jaten dauana eta nire odola edaten, Neugan dago, eta Ni beragan, alleluia.


Eskariak

     Egin deiogun otoitz, Kristoren bitartez bizi barria emon deuskun Jainko Aitari, esanez:

Argitu gaizuz, Jauna, Kristoren distiraz.

     —Jainko Jauna, zure egitez irakatsi zeuskun, betirik mundua salbatzeko dozun asmoa, eta zure agintzetan beti leial agertu zara: * entzun gaizuz maitasunez.

     —Garbitu gaitzazu zure egiaz, eta zuzendu eizuz gure urratsak santutasun-bidean, * zure gogoko dana egin daigun.

     —Bihurtu gugana zure aurpegi distiratsu hori, * pekatutik atarata, zure etxeko ondasunez bete gaitezan.

     —Apostoluei bakea emon zeuntsen Horrek, * emoiguzu bakea guri eta lurbira guztikoei.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

  Jainko ahalguztiduna, iguzu, Kristo biztuaren barri ona ezagutu dugunok, Espiritu Santuaren maitasunez bizi barrira biztu gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

Biztuera Domekea

GORESPENAK Agurra V/.   Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.   Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.   Aintza Aitari eta Semeari eta ...