GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Alleluia.
1 Ant. Zure izenagaitik, Jauna, zaindu nire bizia, alleluia.
142 Salmoa
Entzun, Jauna, nire
otoitza,
hartu eizu nire eskaria zure leialtasunez,
entzun naizu zure zuzentasunez.
Ez deitu morroi hau auzirako,
ez
dago-ta gizon zintzorik zure aurrean.
Etsaia nire atzetik
dabil,
lur-jorik itzi dau nire bizia,
ilunpetan ipini nau, aspaldi hilen antzera.
Barruko kemena makaldu jat,
bihotza barruan dardaratu jat.
Behinolako egunak
ditut gogoan,
zure lan guztiak hausnartzen dihardut,
zure esku-lanak gogoemoten dihardut.
Nire eskuok Zeugana zabaltzen dira,
nire gogo hau, lur elkor, Zutaz egarri da.
Entzun laster ni,
Jauna,
joana dot-eta arnasa.
Ez ezkutatu niri zure aurpegia,
izan ez nadin herio-lezara jausiak lez.
Entzunazo niri goizean
zure maitasuna,
Zeugan dot-eta itxaropena.
Adierazo eidazu hartu behar dodan bidea,
Zeugana dot-eta jasoa bihotza.
Atara naizu, Jauna,
etsaien menpetik,
Zeugana nator-eta igesi.
Zuk nahia egiten erakutsi eidazu,
nere Jainkoa Zeu zaitut-eta.
Zure arnasea ona da,
zabaldira atara naiala.
Zure izenagaitik,
Jauna, nire bizia zaindu,
zure zuzentasunez larrialditik atara naizu.
Aintza Aitari eta
Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Zure izenagaitik, Jauna, zaindu nire bizia, alleluia.
2 Ant. Laster ikusiko zaituet barriro, eta poztuko da zuen bihotza, alleluia.
Kantika: Is 66, 10-14a
Poztu zaiteze
Jerusalemegaz,
maite dozuen guztiok, egin jai haregaz;
alaitu eta poztu haregaz,
dolu egin zenduenak haregaitik.
Asetzeraino edoskiko dozue-ta haren bularren gozoa,
atseginez xurgatuko, haren bularren oparoa.
Holantxe egin dau
berba Jaunak:
ibaia lez isuriko dot haren ganera bakea,
eta ganezka doan ibaia lez, herrien ondasuna.
Haren umeak besoetan
eroango dabez,
belaunetan maiteki hartuko dabez.
Amak bere umea gozatzen dauan lez,
halantxe zaituet Nik gozatuko,
eta zuen gozamena Jerusalemen dozue izango.
Poztuko da zuen
bihotza hori ikustean,
loratuko dira zuen hazurrak bedartza baten
antzean.
Aintza Aitari eta
Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Laster ikusiko zaituet barriro, eta poztuko da zuen bihotza, alleluia.
3 Ant. Jaunak eraikitzen dau Jerusalem, eta osatzen dauz bihotz-urratuak, alleluia.
146 Salmoa
Goretsi eizue Jauna,
ona da-ta gure Jainkoari eresi egitea,
gozoa, Hari dagokion gorespena emotea.
Jerusalem Jaunak
eraikitzen dau,
Israeldik banatuak batzen ditu.
Bihotz-urratuak Berak osatzen,
eta hareen zauriak lotzen.
Izarrak bat-banaka
ditu zenbatzen,
bakotxa bere izenez izendatzen.
Handi da gure Jainkoa, indarrez indartsu,
Harek dakienak neurririk ez dau.
Jaunak umilak altxatzen ditu,
gaiztoak lurrera jaurtitzen ditu.
Kantatu eiozue
eskerrak emonez Jaunari,
kitaraz egin eresi gure Jainkoari.
Berak estaltzen dau-ta hodeiez ortzia,
emoten deutso lurrari euria.
Harek larrea ataratzen
dau mendietan,
gizakiarentzako landarea.
Berak emoten deutse jana abereei,
eske jagokozan belakumeei.
Ez dau aintzat hartzen
zaldiaren indarra,
ez dau gogoko giza-belaunaren azkarra.
Gogoko ditu Jaunak bildur deutsoenak,
Haren ontasunean itxaron dabenak.
Aintza Aitari eta
Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Ant. Jaunak eraikitzen dau Jerusalem, eta osatzen dauz bihotz-urratuak, alleluia.
Dabid, bere egunetan Jainkoak emondako eginkizuna bete ondoren, hil egin zan; bere arbasoekin ezarri eben, eta ustelak hartu eban. Baina Jainkoak biztu dauana, Kristo, ez dau ustelak hartu. Jakizue, ba, senideok, Honi esker jatzuela iragarten pekatuen parkamena; eta Moisesen Legean aurkitu ez dozuen zuzentasuna, Kristogan emoten jakela bere betean, sinisten daben guztiei.
R/. Biztu da Jauna hilobitik. * Alleluia, alleluia.
Biztu da.
V/. Gugatik hagan zintzilik hil zana.
Alleluia.
Aintza Aitari. Biztu da.
Bened. ant. Ikaslea ez da bere irakaslea baino gehiago; ondo ikasia danean, bere irakaslea haina izango da, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ikaslea ez da bere irakaslea baino gehiago; ondo ikasia danean, bere irakaslea haina izango da, alleluia.
Eskariak
Egin deiogun otoitz uste osoz Aita Jainkoari, bere seme-alabak biztuazoteko Kristo jarri dauanari, honela hotseginez:
Izan bedi gure bizia Jesus Jauna.
—Suzko hagaz argi egin zeuntsan zure herriari basamortuan: * Kristo izan dakigula gaur, bere biztuerearen bitartez, bizitzako argi.
—Moisesen ahoz irakatsi zeuntsan zure herriari mendian: * Kristo izan dakigula gaur, bere biztuerearen bitartez, bizitzako hitz.
—Manaren bidez janaritu zenduan zure herria basamortuan: * Kristo izan dakigula gaur, bere biztuerearen bitartez, bizitzako ogi.
—Harkatxeko urez ase zenduan zure herria: * emoiguzu gaur, zure Semearen biztuereagaitik, biziaren Espiritua.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, gizakiaren
izatea barritu egin dozu, hasierako bikaintasuna baino ere ederragoa emonez; begitu
zure maitasunaren misterioari, eta zaindu eizuz zure grazian eta
bedeinkapenean, Bateoaz bizi-barritu dozuzanak. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.