Pazko Zortziurreneko Eguena
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia!
1 Ant. Biztu da Kristo, eta Haren distiraz argitu da bere odolaz erositako herria, aleluia.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko
zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Biztu da Kristo, eta Haren distiraz argitu da bere odolaz erositako herria, aleluia.
2. Ant. Biztu da hilobitik gure Eroslea; egin deiogun goratzarre Jaunari, gure Jainkoari, aleluia.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Biztu da hilobitik gure Eroslea; egin deiogun goratzarre Jaunari, gure Jainkoari, aleluia.
3. Ant. Aleluia, biztu da Jauna, Berak esan eban bezela, aleluia.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Aleluia, biztu da Jauna, Berak esan eban bezela, aleluia.
Err 8, 10-11
Kristo zuengan badago, gorputza hilda dago, bai, pekatuagatik; baina espiritua bizirik dago zuzentasunagatik, Jesus hilen artetik biztu ebanaren Espiritua zuengan bizi bada, Jesus hilen artetik biztu ebanak, biziazoko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan bizi dan bere Espirituaren bitartez.
Galderantzunaren ordez hauxe esaten da:
Hau da Jaunak egin dauan eguna, gu pozteko
eta alaitzeko eguna, aleluia.
Bened. ant. Sartu zan Jesus, eta ikasleen erdian zutunik holan esan eutsen: Bakea zuekin, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Bened. ant. Sartu zan Jesus, eta ikasleen erdian zutunik holan esan eutsen: Bakea zuekin, alleluia.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo, berbiztua eta beti Eleizeagaz dagoana, eta egin deiogun otoitz:
Egon zaitez geugaz, Jauna.
—Jesus Jauna, pekatuaren eta heriotzearen garaile, * gizaldien-gizaldietan bizi zarana, egon zaitez geure artean.
—Erdu gugana zure indar garaitu-ezin horregaz, * eta agertu guri Jainkoaren bihotz ona.
—Lagundu eiozu alkar ezin-ikusian dagoan munduari, * Zeuk baino ez dakizu-ta bihotzak barritzen eta alkartzen.
—Sendotu gaizuz azken-garaipenaren itxaropidean, * eta bizkortu zure etorrerako uste onean.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, era guztietako jenteak bat
egin dituzu zure izenaren autormenean; egizu, Bateo-iturrian jaio diranek fede
bera izan daiela bihotzetan eta maitasun bera egiteetan. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/.
Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren
bakean. Aleluia, aleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Aleluia, aleluia.